Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Egungo erronken hiru aditu, San Telmon

Jutta Weber, Sophie Bossis eta Sami Naïr ‘Guerra, Violencia y Derechos Humanos’ zikloan izango dira

2017(e)ko apirilaren 24a, astelehena - 06:11etan eguneratua

El politólogo francés Sami Nair.

Galería Noticia

El politólogo francés Sami Nair.

donostiaGuerra, Violencia y Derechos Humanoszikloa apirilaren 26tik 28ra izango da San Telmo museoan eta bertan ondorengo hiru adituen konferentzia publiko bana ikusteko aukera izango da: Sami Naïr politologoa, Jutta Weber komunikabide ikertzailea eta Sophie Bessis historialaria.

Hiru saiotan zehar, Waste lands erakusketan lantzen diren gaiei buruz hitz egingo dute gonbidatuek, hala nola, gatazkak, indarkeria, emigrazioa, espoliazio poskoloniala, etab.

Lehenengo saioan Jutta Weber-ek Big Data Warkonferentzia eskainiko du eta CIAko bideoak, Al Qaeda, bideo-jokoen industria eta interneteko programetan oinarrituko da. Toki birtualak eta informazioaren kontrola aztertuko ditu.

Hurrengo egunean Sophie Bossis-ek hartuko du parte. Modernitatea eraikitzeko Mendebaldeko modeloa ez dela baliozko bakarra azalduko du eta globalizazio ekonomikoa Ekialde Ertaineko herrialdeetako eskaera identitarioetara nola moldatu den ere esplikatuko du.

Azkenik, 28an, Sami Nair-ek kontraesan ekonomikoak, demografikoak eta politikoak aztertuko ditu ardatz mediterraneoan, planetako haustura eta kontraesan guztiak biltzen diren lekua, Refugiados entseguan azaltzen duen eran. 

Konferentzia guztiak 19:30etan izango dira. N.G.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902