Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
urola kosta

Jose Luis Urruzunok igoko du gaur santelmotako bandera

Joxe Migel Irigoieni ere omenaldia egingo diote San Telmo ermita 36 urtez zaintzeagatik

Ane Roteta - Domingo, 23 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Joxe Migel Irigoien eta Jose Luis Urruzuno, kofradiako balkoian.

Galería Noticia

Joxe Migel Irigoien eta Jose Luis Urruzuno, kofradiako balkoian.

Zumaia- Ostiralean ekin zioten aurtengo San Telmo jaiei Zumaian, baina gaur gauerdian helduko da bandera igotzearen unea, bihar baita San Telmo egun handia. Aurtengo bandera igotzeko ardura eta ohorea Jose Luis Urruzuno arrantzale-ohiak izango du, eta Arbustain Motor Elkarteak beste pertsona bati ere omenaldia egitea erabaki du;hain zuzen ere, Joxe Migel Irigoieni, azken 36 urte hauetan San Telmo ermita zaintzeaz arduratu denari. Biak ala biak pertsona bereziak dira eta San Telmo egunean omen-tzeko arrazoiak badituzte. Hala, Arbustain elkarteko kideek txapel oroigarria emango diete biei gauerdia baino lehen.

Jose Luis Urruzuno arrantzale- ohiak sorpresaz hartu zuen bandera igotzearen eginkizuna, eta oraingoz lasai dagoen arren, momentua hurbiltzen ari den heinean urduri jarriko dela uste du. 72 urte ditu Urruzunok eta 47 pasa ditu itsasoan. Duela hamar urte inguru erretiratu zen, baina oraindik ere itsasoari lotuta jarraitzen du, txalupa txiki bat baitu Mutrikun eta batzutan atera-tzen da txipiroi bila. “San Telmotan normalean itsasoan egotea tokatu zait, baina noiz edo noiz egon izan naiz Zumaian ospatzen. Dena den, ez naiz parranda zalea izan eta beti goiz erretiratzen nintzen. Lehen, San Telmoak iritsi baino 20 egun bat lehenago lan pila bat egiten genuen girnaldak prestatzeko. Orain banderak jartzen dira, baina lehen girnaldekin betetzen genuen kalea”, gogoratzen du Urruzunok.

San Telmo kalean jaio zen Jose Luis eta gaur egun ere bertan bizi da. Zumaiarrak kontatzen duenez, 10 urte ingururekin hasi zen txibiak harrapatzen eta 1958an Balenciagazaharrean hasi zen lanean. “Oraindik ume bat nintzen eta ez zidatzen utzi itsasora joaten, bodegan egiten nuen lan”, zehazten du. Horren ondoren, Arrillaga familiaren barkuan hasi zen lanean, eta soldaduskako bi urteak Cadizen egin zituen bitartean bigarren mailako mekaniko titulua atera zuen, eta Pasaian patroiaren eta lehen mailako mekanikoaren titulua atera zituen ondoren. Gerora, Bermeotik erositako Zabaleta Hermanos on-tzian egin zuen lan eta patroi bezala ere ibili zen Eusko Jaurlaritzak kostaldea zaintzeko ekarritako barku batean. “Liburu handi bat egiteko moduko istorioak ditut”, dio barre artean.

Joxe Migel Irigoien, bere aldetik, lehorrean izan da lanean 36 urte luzez, baina San Telmo ermita bezalako altxorra zaintzen aritu da. 1980 urtean hasi zen ermita zaintzen Arantxa Manterolak eskaini ziolako eta horretan ibili da gaur egun arte.

Baina, aurten, azkenekoz prestatuko du San Telmo ermita Irigoienek. “Garai hartan eliza montatu behar izaten nuen, mantela plantxatu, loreak ipini...Eta egia esan oso polita egoten zen eliza. Gero, San Telmo bigarrenerako ere prestatu behar izaten nuen, baita San Pankrazio eta Santa Rita egunetarako ere”, ekartzen du gogora Irigoienek. Urteak pasatu ahala, elizkizun horiek kentzen joan ziren eta 1985 etik aurrera ezkontzak ere ospatzen hasi ziren bertan.

Omenduak azaltzen duenez, elizaren eskumena orain udalak du eta abenduan utzi zion ermita zaintzeari. “Aurtengoan eliza prestatuko dut eta elizara joango naiz baina nire azken urtea izango da, aurtengoarekin amaituko dut”, dio Irigoienek bukatzeko.

Programa

Hoy, víspera de San Telmo. XIX Torneo de Scalextric en Oxford (11.00-14.00), pasacalle con Ostolaza y Txapartegi (11.30), hamaiketako (11.30), tamborrada infantil (12.00), pasacalle (12.30), gigantes y cabezudos (17.00), Ustekabe txaranga (18.30), pasacalle con The Derty Gerties (19.00), concierto de DJ Bull en las txosnas (22.00), gran tamborrada (22.30), verbena con Ilargi Beltza (22.30). A medianoche, izada de la bandera, y después seguirá la verbena con Ilargi Beltza en la cofradía.

Mañana, día de San Telmo. Alkate soinua (10.00), procesión a la ermita San Telmo (10.15), Misa Mayor (10.30), y a continuación, hamaiketako a las personas invitadas en la cofradía. Trikitilaris Elizagoien ahizpak (12.00), actuación de Gorriti (12.30), partidos profesionales de pelota en Aitzuri (17.00), espectáculo de magia en Torreberri (17.30), txaranga Iraunkorrak (18.30), y verbena con Orots, a las 19.00 y 22.30 horas.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902