Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Pirritx, Porrotx eta Marimotots, maiatzaren 7an Urretxun

Sarrerak Ederrena pilotalekuko tabernan jarri dituzte salgai, 7 eurotan

Domingo, 23 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:14h

urretxu- Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Tipi-tapa, Korrika!ikuskizuna eskainiko dute maiatzaren 7an Urretxuko Ederrena pilotalekuan.

Bi saio eskainiko dituzte: 16:30ean eta 18:30ean. Sarrerak zazpi eurotan jarri dituzte salgai, Ederrena pilotalekuko tabernan. Maiatzaren 7an, berriz, frontoiko leihatilan erosi ahal izango dira: 12.30etik 13.30era eta 15.30etik 17.00etara.

Maiatzaren 7ko bi saioak Urretxu eta Zumarragako udalek antolatu dituzte, haurrentzako antzerki programazioaren barne. Dagoeneko bi saio egon dira: otsailaren 19an Rosa María Martínez &lagunak taldeak Nahia eta Neo lana eskaini zuen eta martxoaren 19an haurrek Gorakada taldearen Titirikontu lanaz gozatu zuten.

Azken antzerki saioak Pailazoen ikuskizunaren ondoren, beste bi antzerki saio egongo dira. Horietako lehenengoa urriaren 22an izango da. Markeliñe taldeak Kartoibiraka lana antzeztuko du. Istorio honetako protagonistek munduari bira emango diote 80 kaxatan. An-tzezlan honek pertsonen jolasteko eta sortzeko gaitasuna goraipatzen du.

Bukatzeko, azaroaren 19an Anita Maravillas antzerki taldeak Pintto Pinttolana eskainiko du. Antzezlan honetan Pintto izeneko txakurkumeak adiskidetasuna zein zoragarria den gogorarazten du.

Bi saio hauek Labeaga aretoan izango dira, 17.00etan. Sarrerak 5 euro balio du. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902