Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Mutiozabal ontziola sendotzeko lanak hasi dira

Orioko eraikinaren egitura sendotu, teilatua berritu eta paretak indartuko ditu Murgil SL enpresak

Sábado, 22 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Orio- Orioko Mutiozabal ontziola sendotzeko lanak hasiak dira dagoeneko. Eraikinaren egoera oso txarra da gaur egun, baina egingo diren lanen bitartez, egitura sendotu egingo da, teilatua berritu eta kanpoko paretak indartu. Lanak Murgil SL enpresak egingo ditu sei edo zortzi asteren epean eta obrak 105.000 euro inguruko kostua izango du. Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza 55.000 eurokoa izango da.

Orioko Udaletik azaldu dutenez, nahi baino beranduago hasi dira lanak, eraikinaren estalkian eta beste toki batzuetan amiantodun fibrozementua zegoelako eta amianto hori kendu egin behar izan dutelako lanean hasi aurretik. Amiantoa kentzeko lana legez ezarritako prozedura baten arabera egin behar da eta horrek luzatu egin ditu epeak. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902