Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
urola kosta

‘Emakumea surflari’ ekimenari ekingo diote Zumaian

Astelehenean hasiko dira ikastaroak eta Carmela Peñalba zumaiarra izango da irakaslea

Ane Roteta - Sábado, 22 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Carmela Peñalba zumaiarra bere surf taularekin, Itzurun hondartzan.

Galería Noticia

Carmela Peñalba zumaiarra bere surf taularekin, Itzurun hondartzan.

Zumaia- Emakumea surflariproiektua 2014 urtean jarri zuen martxan Gipuzkoako Surf Federazioak, Foru Aldundiaren babesarekin, eta lehen pausoak Zarautz eta Deban eman ondoren, astelehenean Zumaiara iritsiko da ekimena, “emakumeek surfa ikasteko, kirolarekin disfrutatzeko eta surfa probatzeko lotsa eta beldurra alde batera uzteko asmoz”. Ikastaroak zazpi astez luzatuko dira eta Carmela Peñalba zumaiarra izango da irakaslea.

Ikastaroekin hasteko “gogotsu eta oso motibatuta” dago surflari gaztea eta zumaiarren erantzunarekin harrituta dagoela dio: “Zazpi talde atera dira eta 45 pertsona inguruk eman dute izena. Harrera hau ikusita pentsatu dut: orain arte non egon dira neska hauek guztiak? Aukera hau eman arte ez dira animatu surfa probatzera eta emakume gehiago animatu beharko lirateke surfa egitera, eta oro har, kirol denetan. Surfa gizonezkoentzat dela dirudi, baina ez du zertan horrela izan behar. Itsasoa hor daukagu, denontzat da eta guk ere ahal dugu horretaz disfrutatu“.

Peñalba harrituta dago zumaiarren erantzunarekin;izan ere, 45 emakume inguruk eman dute izena, eta guztira, zazpi talde osatu dira

Zumaiarraren arabera, helburua 18 urtetik gorako emakumeak elkar-tzea eta surfa zer den jakitea eta surfarekin disfrutatzea da, “surfa probatzea behintzat”. Zentzu horretan, Zumaian surfa egiten duen neska bakarrenetakoa dela dio: “Orain gaztetxo batzuk badaude baina bestela ez da apenas emakumerik ikusten. Udan agian jende gehiago ikus daiteke baina kontua da ez dagoela jarraipenik, neguan zailago delako uretara sartzea eta lotsaren faktorea gehituta neguan emakumeek ez diote segida ematen normalean. Dena den, orain ikusten da jendeak probatu nahi duela, jendeari erakarri egiten dion zerbait dela”.

Carmelak gogoratzen duenez, hamabi urte ingururekin egin zuen surfa lehen aldiz, bere amaren lagun batekin, eta berarekin sar-tzen zen beti uretara, hamalau urterekin bakarrik surfeatzera animatu zen arte. Dena den, orduan udan bakarrik surfeatzen zuela aitortzen du, eta 18 urte inguru izan arte neguan ez zen uretara sartzen. “Surfa udan soilik egiten bada ez da ezer aurreratzen, eta nire ustez, neguan aurreratzen da gehien, egunero-egunero uretara sartzen eta itsasoaren baldintzen arabera surfeatzen. Horrela ikusten da konstantzia batekin ahal dela hobetu”, nabarmentzen du zumaiarrak.

Azken bi urteetan Peñalbak haurrei eman izan dizkie surf ikastaroak eta proiektu honetan parte hartzeko proposatu ziotenean ez zuen zalan-tzarik izan: “Oso proiektu interesgarria iruditu zitzaidan, eta Zumaian surfa egiten duen neska bakarra izanda, ilusioa egiten dit jendeak probatzea;izan ere, itsasoa hemen izanda pena bat da jendeak ez disfrutatzea”.

Proiektuarekin ilusionatuta dago Carmela eta ikasleentzat ez ezik, berarentzat ere onuragarria dela uste du. “Jende mota desberdina eta adin desberdinetako jendea elkartuko da, eta ni ere herrian bertan zabaldu egingo naiz jendea ezagu-tzeko. Nahi dudana da jendeak disfrutatzea eta lotsa kentzea, eta norbait surfera engantxatzen bada hobe”, dio amaitzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902