Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
urola garaia

Domingo Agirre ikastetxekoek Elkarbizitza Astea egingo dute

Ikasleek gizarte arloan lan egiten duten elkarteen berri izango dute, astelehenetik aurrera

Asier Zaldua - Sábado, 22 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Irene Paredes futbolari legazpiarra, duela bi urteko Elkarbizitza Astean.

Galería Noticia

Irene Paredes futbolari legazpiarra, duela bi urteko Elkarbizitza Astean.

legazpi- Domingo Agirre ikastetxeko Elkarbizitza-Hezkidetza taldeak Elkarbizitza Astea antola-tzen du urtero. Aste horretan zehar, gai zehatz bat lantzen dute. Aurreko urteetan sexuaren araberako lanbide banaketa eta publizitatea landu dituzte eta aurten boluntarioen lana izango dute ardatz. Elkarbizitza Astea astelehenetik ostiralera bitartean egingo dute.

Adin guztietako haurrek parte hartuko dute. 4 eta 5 urtekoek Chernobilen Lagunak elkartekoen bisita jasoko dute. Talde honek Chernobil inguruan bizi diren haurrei laguntzen die.

Lehen Hezkuntzako lehen mailako ikasleek, berriz, Hotz Legazpi elkarteak egiten duen lanaren berri izango dute. Elkarte honek errefuxiatuei laguntza eskaintzen die. LH2koek jubilatuekin lan egiten dutenen bisita jasoko dute. Memoriaren tailerra eta Tipi-Tapa egitasmoen berri emango diete.

Memoriaren tailerra egitasmoan memoria ez galtzeko ariketak egiten dituzte eta Tipi-Tapa egitasmoaren helburua, berriz, adineko pertsonek kirola egitea eta gainontzeko bizilagunekin hartuemana izatea da.

Sorgintxulo LH3koek, berriz, Legazpiko Sorgintxulo aisialdi taldeak egiten duen lanaren berri izango dute. Talde honek gaztetxoekin lan egiten du. 4. mailakoek Irati Maiztegirekin elkartuko dira. Emakume honek La fábrica de los sueños eta La aldea mágica egitasmoez hitz egingo die. Haur eta gaztetxoentzako lan kanpamentuak dira eta Burgoseko Tobalina haranean daude.

LH5eko ikasleak Antzuolako Anelkar elkarteko Kristina Bakaikua eta Jone Goenaga erizainekin elkartuko dira. Elkarte honek Senegalen lan egiten du.

Bukatzeko, LH6ko ikasleek Fongdcam elkartearen lanaren berri izango dute. Elkarte hau Perun boluntario lanak egiten dituzten medikuek osatzen dute. Legazpiko ikasleak Maialen Ariztirekin elkartuko dira.

Gela guztietako ikasleek bisita hauek prestatuko dituzte. Alde batetik, boluntario taldeei buruzko informazioa bilatuko dute webguneetan: zer lan egiten duten, zein helburu dituzten, nola sortu ziren... Bestetik, galderak prestatuko dituzte. Bisitaren ondoren, landutakoa horma-irudi batean irudikatuko dute.

Asteari bukaera emateko, ostiralean maila ezberdinetako haurrek elkarrekin lan egingo dute. Ipuin kontaketa, antzerkia, eskulan tailerra, jolasak eta dantza egongo dira, besteak beste. LH6koak LH1ekoekin elkartuko dira, LH5ekoak LH3koekin, LH4koak 5 urtekoekin eta LH2koak 4 urtekoekin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902