Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Madalenetako kartela hautatzeko lehiaketa deitu dute

Lan originalak beranduenez maiatzaren 5ean aurkeztu beharko dira Errenteriako udaletxeko Erregistro Orokorrean

Sábado, 22 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Errenteria- Errenteriako Udalak aste honetan zabaldu du Madalena jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa. Aurtengoa XXXIII. edizioa izango da. Lanak eta CDa Errenteriako udaletxeko Erregistro Orokorrean entregatu behar dira maiatzaren 5eko 14.00ak baino lehen. Irabazleak, aurreko urteetan bezala 1.050 euro jasoko ditu.

Kartelak DIN A3 neurria izango du eta “Madalenak 2017” idatzia ageri beharko da. Gaiak, nola ez, herriko jaiekin zerikusia izango du. Teknikari dagokionean, marrazkia, argazkia, collageedo antzekoak erabili ahal izango dira. Egileek bi lan aurkeztu ahal izango dute.

Lanak koloretan eta kartoi-luma edo beste material zurrun baten gainean muntatuak aurkeztu beharko dira. Horrez gain, egindako lanaren argazkia CD batean entregatu beharko da.

Aurkeztutako lana originala izango da, alegia, lehenago argitaratu gabea. Iruzurra epaimahaiak erabakia eman ondoren antzemango balitz, gertaera horrek berak deuseztatuko luke saria.

Jatorrizko lanak jendaurrean jarriko dira, aldez aurretik iragarriko diren toki eta egunetan, eta herritarrek bozkatzeko aukera izango dute. Erakusketa egiten den egunetik, 40 eguneko epea igaro ondoren, saritu gabeko lanen egileek horiek jasoko ez balituzte, ulertuko da horiei uko egiten dietela, eta ondorioz, Udalaren esku geldituko dira.

Bestalde, epaimahai kalifikatzailea ekainaren 1ean, 12.00etan, bilduko da kartel iragarlea hautatzeko.

Irabazleak sari banaketako ekitaldira bertaratu beharko du. Etortzea ezinezkoa bazaio, bere izenean saria jasoko duen hirugarren pertsona baten presentzia bermatu beharko du.

Informazio gehiago eta oinarriak Udalaren webgunean ikus daitezke (www.errenteria.eus). - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902