Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Lasarte-Oriak diru-laguntzen plana onartu du hiru urtetarako

Urtero, udal aurrekontuak programak betetzeko beharrezkoak diren kontu-sailak jaso beharko ditu

Sábado, 22 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Lasarte-oria- Azkeneko Lasarte-Oriako Udalbatzarrak 2017-2019 eperako Diru-laguntzen Plan Estrategikoa onetsi zuen.

Planak bi atal ditu: lehenbizikoa, xedapenezkoa, planaren funtzionamendua arautzen duena;eta bigarrena, diru-laguntzen lerroak eta hiru urteetarako aurreikusitako kontu-sailak jaso-tzen dituena.

Urtero udaleko aurrekontuek plana betetzeko beharrezkoak diren kontu-sailak jaso beharko dituzte eta erreminta baliagarria da, beraz, aurrekontuak planifikatzeko.

Plan hori kontrolatzearen ardura udaleko kontu-hartzailearena izango da, eta, planaren iraunaldia amaitutakoan, sail guztietako arduradunek Alkatetzari memoria bat aurkeztu beharko diote, zeinetan jasoko baitute planaren betetze-maila, diru-lagun-tzak ematean lortu nahi ziren helburuak, efizientzia eta ondorioak, hurrengo Diru-laguntzen Plan Estrategikoa lantzeko proposamenarekin. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902