Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Joxinixio Etxeberriaren arrastoari segika

bERTSOLARI ETA GUDARI ANDOAINDARRAREN IRUDIA AZTERTU DU xABIER lASA IKERLARIAK ETA HARIARI TIRAKA, Andoaingo XX. mendeko bertsolaritza


Marta San Sebastianen erreportajea eta argazkia

Sábado, 22 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:13h

Xabier Lasa ikerlari andoaindarra, liburua eskuetan duela.

Galería Noticia

Xabier Lasa ikerlari andoaindarra, liburua eskuetan duela.

memoria historikoa, atzera begiratu eta iraganeko aztarnak arakatzea, eta ahanzturan geratutako gaiak astin-tzea du gogoko Xabier Lasak. Andoaingo eta Euskal Herriko gertakari historikoak ikertzeari ekin zion 80ko hamarkadan eta azterketa horretako soka bati tiraka egin zuen topo Joxinixio Etxeberria bertsolari eta gudari andoaindarrarekin. Bere eskutik marraztu ditu Joxinixio. Pizkunde zapuztualiburuanAndoainen XX. mendean bertsolaritzaren nondik norakoak, Pizkunde mugimenduak herrian izandako eragina islatuz.

Hasiera-hasieratik piztu zuen ikerlari andoaindarraren interesa Joxinixio Etxeberriaren irudiak. “Bertsolaria zen, ez gaur egun ezagutzen ditugun bertsolarien itxurakoa, lagunartean eta sagardotegian bertsotan aritzen zen horietakoa baizik. Ar-tzaina zen, baina Leitzarango kanala garbitzea zen bere lanbidea, eta gudaria ere bazen: gerran parte hartu zuen, hain zuzen ere, espioitzan aritu zen, dirudienez lan hori egiteko parekorik ez baitzituen. Agirre lehendakariari berak pertsonalki ematen omen zizkion informeak, eta horretan aritu zen Artxandako borroketan baionetaz hil zuten arte”, laburbildu du Xabier Lasak.

Gudarosteko biografia hori lehenago Aita Zavalak argitaratu zuen Iñaki Alkain urnietarraren Gerrateko ibillerak lanean oinarrituta, Alkainek Joxinixio Etxeberriarekin batera borrokatu baitzuen Gerra Zibilean. Argitalpen hau ere abiapuntu izan du Xabier Lasak Manuel Larramendi Kultur Bazkunak Saiakera bildumaren baitan argitaratu duen 700 orriko liburuan.

Biografia zinez interesgarria izanagatik, historia eta herria zorretan da Joxinixio Etxeberriarekin. Hori irizten du Xabier Lasak. “Andoaingo memoria historikoa osatzen ari nintzela izan nuen Joxinixio Etxeberriaren berri, baina konturatu nintzen herrian oso ezezaguna zela. 36an bertsolari txapelketan kantatu zuen Txirritarekin batera Victoria Eugenian, baina bere oihartzunik ez da izan, urteek nolabait isildu egin dute bere biografia”, aditzera eman du ikerlari andoaindarrak.

Etxeberria, ordea, ez zen izan XX. mendean bertsolaritzaren erreferente bakarra Andoainen. 1936ko ekainaren 11n Andoainen antolatu zen bertsolari txapelketan 11 bertsolarik parte hartu zuten eta gertakari hori izan zen, Lasaren iritziz, Pizkundeak herrian izan zuen loraldiaren erakusgarria. “Lau mila biztanleko herri batean txapelketa batean parte hartzeko 11 bertsolari biltzea harrigarria da, eta horrek esan nahi du Andoainen bertsolaritzak indar handia zuela”, argudiatu du Lasak.

Badira, hala ere, euskaltzaletasunaren eta euskal kulturaren susperraldiaren beste hainbat lagin. Garaiko komunikabideetan beren kronika txikiak euskaraz idazten zituzten 50 pertsona zerrendatu ditu Xabier Lasak eta herrian hamabost egunez behin euskarazko antzerki obrak antzezten zituztela ere jakin du. “60-80 antzezle lokalizatu ditut, haur eta helduen artean, eta, beraz, bazen herrian euskarazko kulturarekiko mugimendua”, dio.

Euskal Pizkundea deitu zaion garaia kolpatu zuten, ordea, gerrak eta ondorengoek. “Bertsolaritza testuinguru horretan kokatu dut eta kultura osoarekin gertatu zen moduan, bertsolaritzaren mugimendua ere zapuztu zuen frankismoak”, azaldu du Lasak.

Liburuaren azken atalean Andoaingo 53 bertsolarien biografiak idatzi ditu eta aukera izan du bertsolari horietako batzuekin solasean aritzeko. “Migel Arrieta eta Fermin Belamendiarekin egon naiz eta kapaz dira bat-batekoan bertsoa botatzeko. Hunkitu egi nau oraindik bizirik dauden garai hartako bertsolariekin egon ahal izateak. Garai hartan bertsolariek ez zituzten gaur ditugun aukerak eta baliabideak, beren kasara ikasten zuten, eta harrigarria da gaitasuna nola mantentzen duten ikustea”, onartu du Lasak.

Ikerlariaren lanari esker jasoa dago orain Andoaingo XX. mendeko bertsolaritzaren historia, baina berandu iristearen sentsazioa du andoaindarrak: “Pena handia ematen dit historia biltzen oso berandu nabilela. Bertsoak eta kontakizunak zituzten pertsona ia denak hil dira, eta bide horretan gauza asko galdu dira”.

Errekonozimendu publikoaren beharra ere ikusten du ikerketaren egileak, herrian Joxinixio Etxeberriak eta bere belaunaldiko bertsolariek herriaren historian izan duten garrantzia dagokion lekuan jartzeko. “Baldintza eskasetan bizi ziren eta oso bizi maila justua zuten baina, hala ere, zenbatek sinetsi zuten gizartea aldatu zitekeela? Gauza gutxi edukita zenbat amets zituzten ikusteak liluratzen nau”, amaitu du Lasak.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902