Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zarauzko udaleku irekietako izen-ematea hilaren 25ean zabalduko da

Izen-ematea eta ordainketa Gazte Informazio Bulegoan edo e-postaz egin beharko da maiatzaren 5a baino lehen

2017(e)ko apirilaren 21a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Zarautz- Sorginmuño begirale elkarteak, Zarauzko Udalaren babesarekin, antolatutako udaleku irekietan parte hartu nahi duen orok apirilaren 25etik maiatzaren 5era bitartean izango du aukera izena emateko.

Aurtengo txandak bi izango dira: lehena, uztailaren 3tik 28ra, 85,60 euroko kostuarekin;eta bigarrena, abuztuak 1 eta 14 bitartean, 48,80 eurotan. Haurrak herriko hainbat gune eta ikastetxeetan ibiliko dira astelehenetik ostiralera, 10.00etatik 13.00etara, besteak beste, ludotekan, gaztelekuan edo Lizardi Institutuko instalakuntzetan. HH5 eta LH5 maila bitarteko 180 haurrentzako irekiko dira plazak eta, aurreko urtean bezala, hizkuntza behar bereziak dituzten haurrek sarbide zuzena izango dute.

Izen-ematea eta ordainketa Gazte Informazio Bulegoan egin daiteke, edo e-postaz ondoko helbidean: gazteinformazioa@zarautz.eus. Ordainketa kontu korronte hauetakoren batean egin beharko da: KUTXABANK ES45 2095 5076 4110 6000 0246 / EUSKADIKO KUTXA ES86 3035 0029 6202 9090 0002. Plaza kopurua gainditzen bada, zozketa egingo da maiatzaren 9an, 13.00etan, Gazte Informazio Bulegoan, eta behin betiko zerrendak hurrengo egunean argitaratuko dira Gazte Informazio Bulegoan.

Gaztedi sailak adierazi duenez, udaleku irekiak haurrek ondo pasatzeko pentsatuta daude, lagun berriak egiteko edo lagun ezezagunekin goza-tzeko jarduera dibertigarriak egiten: tailerrak, jolasak, abestu, hondartzara joan eta abar. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902