Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

JunDaJo txarangak txupinazoa botako du gaur Lazkaon

Herritarrak San prudentzio jaietako lehen astebukaeran sartuko dira

M. Aranburu - 2017(e)ko apirilaren 21a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Iazko San Prudentzio jaietan, mozorro egunean, hainbat pertsona karroza eta guzti mozorrotuta kalean barrena.

Galería Noticia

Iazko San Prudentzio jaietan, mozorro egunean, hainbat pertsona karroza eta guzti mozorrotuta kalean barrena.

LAZKAO - Lehertzear da festa Lazkaon. Gaurtik hasita ospatuko dute herrian San Prudentzio jaietako lehenengo asteburua, eta datorrenen hasteko ostegunean emango diote segida, igandera arte. Ohiko legez, gaur kintoak elkartuko dira, bihar mozorrotuta aterako dira eta igandean haurren danborrada izango da. Datorren astean, berriz, San Prudentzio eguna ospatuko dute hilaren 28an, haurrena 29an eta kuadrilen egunarekin, 30ean, amaituko dira aurtengo San Prudentzioak.

Bihar mozorro eguna izango dute eta 12.00etan desfilea egingo da herrian barrena. Ondoren, mozorrotuen bazkaria egingo dute plazan

Gaur, 19.00etan suziria eta pregoia botako ditu Udaletxetik JunDaJotxarangak eta horrekin emango diote hasiera festei. Duela bost urte, 2012an, herriko elkarte, talde edo erakunde bat nabarmentzen hasi ziren, txupinazoa bota eta pregoia esatearen ohorea emanez. Aurten, JunDaJotxarangak izango du horretarako ohorea, izan ere, Lazkaoko festak alaitzeaz arduratzen direnak dira, eta gainera aurten hamar urte betetzen ditu taldeak. Jarraian, Gasteizko erraldoi konpartsarekin eta buruhandiekin kalejira izango da festei segida emanez. Ohiko legez, gauean kontzertuak izango dira nagusi plazan zein txosnetan.

Bihar, mozorro eguna ospatuko dute. Ohiko moduan, lazkaotarrek irudimena erabiliko dute haien jan-tziak osatzerako orduan. 12.00etan desfilea egingo dute herrian barrena JunDaJotxarangaren laguntzarekin batera eta ondoren mozorrotuen bazkaria izango da. Mozorro hoberenen sariak 19.00etan banatuko dituzte. Iluntzean musika izango da protagonista eta La Regadera eta Drindots taldeen kontzertuak izango dira plazan, eta txosnetan DJ Bull izango da giroa alaitzeaz arduratuko dena. Igandean, berriz, etxeko txikienak izango dira protagonistak, izan ere, haurren danborrada egingo dute, asteburu honetako beste ekitaldi nagusienetako bat.

festetako zapiakLazkaOn merkataritza elkarteko dendek jendea festa giroan murgiltzeko asmoz, jaietako zapiak eta pultserak oparituko dituzte bezeroen artean egun hauetan. Zapiak eta pultserak elkarteko denda hauetan lortu daitezke: Arriaran, Amets bat, Ekilore Belardenda, Noemi fruteria, Gazi gozo, Gerriko liburu-denda, Gomez iturgintza, Koboloi, Magala fisioterapia, Manako, Miszelania, Momo eta bere estalkiak, Optika Mikel eta Stilo ileapaindegia. Gainera, herriko jaien partaide izateko helburuz, apirilaren 28an ospatuko den lasterketa mistoan LazkaOnek sari bat emango duela ere jakinarazi dute. Horrela, lasterketako parte-hartzaile guztien artean elkarteko dendetan kontsumitzeko 150 euroko erosketa txeke bat zozkatuko da.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902