Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Gure Esku Dagoren kanpaina bihar hasiko da

Lasarte-Oriak maiatzaren 7an bozkatuko du eta datozen egunetan banatuko dira botopaperak

2017(e)ko apirilaren 21a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Lasarte-Oria- Bihar Lasarte-Oriako Gure Esku Dago dinamikak maiatzaren 7ko herri kontsultarako kanpaina abiatuko du. Okendon izango da zita 11.00etan eta hurrengo bi asteetarako herria girotzen hastea izango da topaketaren helburua.

Botopaperak etxean jasoko dituzte herritarrek datozen egunetan, Botoa eman ahal izateko errolda agiria aurkeztu beharko da eta udaletxean eskatu behar da.

Botolekuak honakoak izango dira: Andatza plaza 4 (Muebles Azpeitia), Geltoki kalea 25 (Ostadar), Erribera kalea 10 (Lasartearra elkartea), Nagusia 10 (Arrieskalleta), Larrekoetxe bidea 13 (auzo elkartea) eta Zirkuito ibilbidea 13 (DendaBerri).

Maiatzaren 7an bozkatu ezingo dutenek apaiz etxean aurretiazko botoa eman ahal izango dute apirilaren 29tik aurrera. Botolekura hurbiltzeko eragozpenik izanez gero, 634 523 507 telefono zenbakira deitu behar da. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902