Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Igandean abiatuko da Alegiako udaberriko kultur egitaraua

Txorien kantuak ezagutzeko hitzaldia eta ibilaldia antolatu dute Aranzadiko Mikel Olanoren eskutik

2017(e)ko apirilaren 20a, osteguna - 06:10etan eguneratua

ALEGIA- Urtaro bakoitzak kolore ezberdina izaten du eta kulturari dagokionean ere, Kultura batzordeak urtaro bakoitzarentzat jantzi ezberdina prestatzen du. Bada, udaberrikoari igandean, apirilak 23, emango zaio hasiera egitarauari eta ekainaren 24an amaituko da.

Tarte horretan, guztira 16 ekitaldiz gozatzeko aukera izango dute alegiarrek eta ekitaldi horietara gerturatzen direnek eta publiko ezberdinei zuzendutako eskaintza ani-tza izango da.

Ekitaldi batzuk jada egutegian egonkortuta daudenak dira. Maia-tzaren 7an izango den Azoka Ekologikoa, maiatzaren 28ko Langaurre Eguna, ekainaren 9ko Sutarriren emanaldia… Beste hainbat, ordea, berriak izango dira eta Gipuzkoako Herriarteko Bertsolari Txapelketako finalerdi bat ere Alegian jokatuko da maiatzaren 6an. Era berean, film proiekzioak, kirol ohituren inguruko mahai-ingurua, ipuin-kontalaria, haur antzerkia, Txirikorda afrikarrak egiten ikasteko tailerra eta San Joan jaietako ekintzak ere prestatu dituzte.

Lehenagoko ekitaldiei erreparatuta, ordea, igande honetan bertan txorien kantuak ezagutzeko ibilaldia egingo da Aranzadiko Mikel Olanoren eskutik. 9.30ean hitzaldi bat eskainiko du Elizpe zinean eta 10.30ean Langaurrera irteera bat egingo da. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902