Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
ekainaren 21ean

Fermin Muguruzak jasoko du 2017ko Adarra Saria

Fermin Muguruza artista iruindarrak jasoko du 2017. urteko Adarra Saria, ekainaren 21ean, Musikaren Nazioarteko Egunean, Donostiako Victoria Eugenia antzokian 20:00etan eskainiko duen kontzertuaren atarian.

EP - 2017(e)ko apirilaren 20a, osteguna - 10:46etan eguneratua

Fermín Muguruza abrió el día 6 el escenario de los Fueros.

Fermín Muguruza. (ANDONI ZULET)

Galería Noticia

Fermín Muguruza abrió el día 6 el escenario de los Fueros.

Sarrerek 18 euro balio dute eta ohiko kanalen bidez erosi ahal izango dira: Donostia Kultura Sarrerak (Internet bidez) eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatilak.

DONOSTIA. Donostia Kulturak jakinarazi duenez, Muguruzak "oso kontzertu berezia" prestatu du ospakizun honetarako, eta horrela, lehen aldiz, bere errepertorioko kanta ezagunenak abestuko ditu Micaela Chalmeta Big Band - Taller de Músics de Barcelonak lagunduta.

Donostiako Udalak eta Donostia Kulturak 2014an sortu zuen Adarra Saria, euskal musikaren arloan garrantzi edo bereziko ibilbidea egin duen edo egiten ari den artista bati, urtero, omen egiteko. Lehen edizioan, saria Mikel Laboaren sorkuntza lanari eta jeinuari eman zitzaion, bigarrenean, Ruper Ordorikari, eta iaz, Benito Lertxundik eskuratu zuen.

Horrela, Iñaki Zarata kazetariak, Anjel Valdes musika ekoizleak eta Esther Fernandino Donostia Kulturako musika teknikariak osatutako epaimahaiak erabaki duenez, Fermin Muguruzak jasoko du aurtengo saria. "Berak beste inork ez bezala erakutsi du beste jatorri batzuetako doinuak eta eraginak bereganatzeko gaitasuna, eta gure kulturara ekarri ditu, euskararen baitara", azaldu dute.

"Fermin Muguruza etengabe ari da estilo ezberdineko han-hemengo talde eta musikariekin elkarlanean, nekaezin, eta, musikaren bidez, munduko bazter guztietako artistekin partekatzen ditu esperientziak. Bestalde, berebiziko gaitasuna du publiko gaztearekin komunikatzeko, eta, euskal musikari gutxik bezala, bere kezka eta interesak haiei transmititzea lortzen du. Horrek guztiak artista aparta bihurtzen du. 

Fermin Muguruzak bide berriak urratzen ditu, eta beti dabil bidelagun berrien bila, bidea elkarrekin egiteko", adierazi du epaimahaiak.

Muguruzak jasoko duen saria Marijose Rekalde artista iruindarraren eskultura bat da (garaikur baten tamainakoa). Lana brontzezko irudi neutro bat da, adar bat duena, musikaren jatorria iradoki nahian, adarrak naturarekin eta jatorrizkoarekin duen zerikusia dela medio. Brontzezko lana da, zenbait koloretako patinan bilduta, osagaiak bereizteko eta musikaren dardara, indarra, alaitasuna eta kitzikapena nabarmentzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902