Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Astebeteko egonaldia egingo dute 21 adituk Seguran

Errebote eraikina bota ostean, bertan zer egin daitekeen zehazteko, herrian izango dira larunbatera arte

M.A. - 2017(e)ko apirilaren 19a, asteazkena - 06:09etan eguneratua

segura- Astelehenetik larunbatera bitartean hamahiru arkitekto, hiru antropologo, bi eraikuntza ingeniari, Arte Ederrak ikasitako bi lagun, eta geografo bat izango dira Seguran, Errebote eraikinaren inguruan zer egin daitekeen proposa-tzeko. Workshop metodologiaren bidez lan egingo dute, alegia, bakoi-tzak bere ekarpenak egingo ditu eta ondoren, proiektu bat azalduko dute. Hala azaldu zion Segurako alkate den Eñaut Telleriak egunkari honi: “Astea amaitzerako proiektu bat behintzat eskuartean izatea espero dugu, edo hala nahiko nuke behintzat. Guretzat garrantzitsua da proiekturen bat egiten hasi aurretik ikustea nola geldituko den guztia, eta batez ere, ezer egiten hasi aurretik herriaren oniritzia izatea ezinbestekoa da, partaide zuzenak dira eta”.

Astebeteko egonaldia egingo dute 21 lagunek. Goizetan herrian bertan izango dira Errebote eraikina zenaren inguruak ikusten, eta haien jakintzak praktikak jartzen ibiliko dira. Arratsaldetan, berriz, hitzaldiak antolatu dituzte. Azken horiek herritarrentzat ere irekiak izango dira, eta Telleriaren ustez “interesgarriak” dira, Segurako historia ere landuko delako bertan. Larunbatean izango da jardunaldi hauen amaiera, eta 11.00etan lanen aurkezpenaren erakusketa egingo dute. Horrez gain, egunero, afaria herriko elkarte batean egingo dute guztiek.

Errebote eraikina Segurako herrigunean zegoen kokatua, baina azken urteetan ez zuen inolako erabilerarik, eta horregatik, 2012. urtean, Segurarrek herri galdeketa egin zuten eraikinaren etorkizuna erabakitzeko. Bertan, segurarrek eraikina botatzearen aldeko apustua egin zuten, eta iaz bota egin zen. Aurten 35 urte beteko zituen, baina alkatearen hitzetan, egoera “kaxkarrean” zegoen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902