Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
tolosaldea

Gaur abiatuko da Ibarran Pazko Asteko egitarau berezia

M.S.S - 2017(e)ko apirilaren 18a, asteartea - 10:32etan eguneratua

IBARRA - Gaur hasiko dira, urtero bezala, Ibarrako kultur etxean Pazko Asterako haurrentzat prestatu dituzten ekintza eta ikuskizunak. Aste osoan zehar txotxongiloak, ipuinak, magia eta sabeliztun saioa izango dira opor-arratsaldeak alaitzeko arduradunak. Emanaldi guztiak 17.00etan izango dira, Benito Izagirre kultur etxeko areto nagusian.

Txotxongilo emanaldia izango da gaur egitaraua zabaltzeko. Bihar taldeak, Hau natura! Airea, lurra eta ura? emanaldia eskainiko du, lau urtetik gorako haurrei zuzendua. Esku-txotxongiloz egindako ikuskizun honek, Agenda 21eko gaiak hizpide hartuta, natura zaindu eta babestearen garrantzia azpimarratzen du.

Bihar, asteazkena, Alabazan taldearen en eskutik Kutxa txiki magikoak ipuin-kontaketa iragarri dute. Liburuen magian oinarrituta, istorio ezberdinek ezkutatzen du ikuskizunak. 3-5 urte bitarteko haurrei zuzendua dago.
Ostegunean Asier Kidam magoak magia ekarriko du Ibarrara. Umorea, musika eta botere magikoak uztartuko dituen Aroa eta mirariak ikuskizuna eskainiko du. Eta Pazko Asteko egitarau bereziari amaiera emateko, ostiralean Elvi sabeliztunak Maletatxoarekin emanaldia eskainiko du, bere panpinak hizketan jarriaz.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902