Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Ihurreko eskolan bederatzi etxebizitza eraikiko dira

Olaberriko Udalak erabilera berria eman nahi dio hutsik dagoen eraikinari

M. Aranburu - 2017(e)ko apirilaren 18a, asteartea - 06:09etan eguneratua

Olaberriko Ihurre auzoko eskola zaharrak gaur egun duen irudia.

Galería Noticia

Olaberriko Ihurre auzoko eskola zaharrak gaur egun duen irudia.

olaberria- Ihurre auzotik goraka bidea dago autoz zein oinez Olaberriko erdigunera iristeko. Aldapan goraka joan ahala, eskuineko aldean segituan agertzen da Ihurreko eskola zaharraren eraikina. Parean, belardia, arbolak eta hainbat mahai ditu, eguraldi onarekin batera jendeak bertako lasaitasun eta paisaiaz gozatzeko aukera izan dezan. Garai batean haurrez eta biziz jositako lekua zen, baina, gaur egun erabilerarik gabeko gunea bihurtu da. Aspaldian jabetu zen Olaberriako Udala bertan zerbait egin beharko zela erabilera edo aukera berri bat emateko lekuari eta horretarako ekintza berri bat jarri dute martxan. Hain zuzen ere, familia bakarreko bederatzi etxebizitza egokitu nahi dituzte.

Udaletik jakinarazi dutenez, eraikiko diren etxebizitzek “aurrezpen energetiko eta ekologia kutsu berezia” izango dute. Ezer eraikitzen hasi baino lehenago, ordea, jakin egin behar dute zenbat pertsona dauden interesatuak. Hori neurtu ahal izateko, Udalak erregistro bat eratu du interesa duten guztiek bertan izena eman dezaten. Gainera, argitu dute izena emateak ez duela inolako “konpromisorik” ezta “obligaziorik” ekarriko interesatuengan, bakar-bakarrik zenbat diren zenba-tzea dela baizik, ikusteko ea nahikoa izango liratekeen edo ez.

garaje eta trastelekuakOraingoz proiektua bada ere, Udalak triptiko batzuk prestatu ditu eta horren arabera, hizartutako prezioa izango dute etxeek. Gainera, etxebizitza bakoitzak bi solairukoak izango direla ere azaltzen da, eta honako banaketa izango dutela: behe solairuan sukaldea, jangela-egongela eta komun bat, eta lehenengo solairuan hiru logela eta beste komun bat.

Horrez gain, egungo eraikinak, bere 2 blokeen azpian erdisotoko solairu bat dauka, eta bertako lekua aprobetxatzeko bederatzi garaje itxi eta beste bederatzi trasteleku ere eraikitzea aurreikusten dute.

Etxeen azalerari dagokionez, gune erabilgarria 83 eta 86 metro koadro bitartekoa izango dela kalkulatzen dute. Eskola zaharraren itxura ubaten modukoa da eta erdian hutsunea dago. Bertan, lorategi pribatua izango dela azaltzen da eskuorrian, eta hortik igaro beharko dela etxera sartzeko.

Interesa duenak, ekainaren 23ra arte eman dezake izena udaletxean 08.00etatik 14.30etara, 943 88 14 34 zenbakira deituta edo udala@olaberria.eus helbidera idatzita.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902