Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
bidasoa txingudi

Pazko Astelehen eguzkitsu eta ederra Guadalupen

milaka hondarribiar eta bisitari animatu ziren atzo santutegiko zelaietan egiten den jaiaz gozatzera, aspaldiko urteetako eguraldi onenak lagunduta

Xabier Sagarzazuren erreportajea - 2017(e)ko apirilaren 18a, asteartea - 06:09etan eguneratua

Pazko Asteleheneko jai erromeria itxi zuen sokamuturreko une bat.

Galería Noticia

Pazko Asteleheneko jai erromeria itxi zuen sokamuturreko une bat.

Eder eta eguzkitsu esnatu zen atzoko eguna Hondarribian. Pazko Astelehena izanik, Guadalupeko santutegiaren inguruko zelaietara igo eta hain ohiko eta maitatua den erromeriaz gozatzeko egun aproposa.

Egun osoan zehar, ekitaldi ugari izan ziren bertan. Produktu artisauen azokan, hogeita hamarretik gora postutan, era guztietako elikagaiak, kosmetika, gozoak edo eskulanak ikusi, ezagutu eta erosteko aukera izan zen.

Sebastian Lizaso eta Andoni Egaña bertsolariek ez zuten urte askotako hitzordu finkoa duten egun honetan hutsik egin, eta herri kirolak, toka txapelketa, trikitilariak eta umeentzako jolasak ez ziren falta izan, ohitura den moduan. Eta eguna amaitzeko, ausartenentzat, bigantxen aurrean korrika egiteko aukera eman zuen sokamuturrak.

Azokako saltzaileak gustura zeuden atzo eta jendeak asko disfrutatu zuen toka, herri kirol, umeen jolas, bertsolari eta bigantxekin

jende ugariAspaldiko urteetan Hondarribian izan den Pazko Astelehen eguzkitsuenean, milaka lagun animatu ziren Guadalupeko erromeriara joateko, edo behin-tzat, hango inguruetan paseatzen ari zirela aprobetxatu eta bertatik pasatzeko. Eguerdi aldera, aparkalekua ia beteta zegoen.

“Irundik etorri gara familian, umeekin eta lagun batzuekin, hemengo inguruetan ibilaldia egitera. Bide batez, erromeriko giroa ikustera azokan taloa jatera eta zer edo zer erostera ere pasa gara. Jatekoa ekarri dugu eta zelairen batean eseri eta bazkaldu ostean, etxera joango gara bueltan”, esaten zuen 43 urteko Mamen Hernández irundarrak.

salmenta onakEguraldia lagun, azokako saltzaileak pozik zeuden lanarekin. “Urtero etortzen gara Hondarribira, bai irailaren 11an Zumardira, bai Pazko Astelehenean hona, Guadalupera. Eguraldiak laguntzen duenean bereziki ondo saltzen da hemen”, esaten zuen Mallabiako Mañeko gozotegiko langile den Adrian Bulcaok.

Talogileak ere bazeuden atzo Guadalupen. Horietako bat, 49 urteko Mieltxo Saralegi harrijaso-tzaile haundia, kirol-erretiroa hartu ostean, “bestelako ariketetan” aritzen dena, arto-irin, gazta, txistorra eta txokolate artean.

“Bigarren urtea dugu hemen Guadalupen. Iaz eguraldiak ez zuen asko lagundu, baina ondo saldu genuen. Gaur egun bikaina atera da eta oraindik hobe egitea espero dugu”, esaten zuen Saralegik.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902