Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ampo Ordizia Santanderrera bidaiatuko da igandean

Ordiziarrek partida dute eta elkarteko kideek bidaia antolatu dute taldea animatzeko helburuarekin

2017(e)ko apirilaren 17a, astelehena - 06:09etan eguneratua

ordizia- Igande honetan, hilak 23, Ampo Ordizia taldeak Santanderrera bidaiatuko du liga erregularreko azken partidua joka- tzeko asmoarekin. Senor Independiente taldearen aurka lehiatu beharko dira ordiziarrak, eta play-offtxapelketan aritzeko txartela lortzeko bi taldeek garaipena behar dute. Horregatik, lehia bizi zein estua izango duen partida espero da.

Ampo Ordiziako zaleak beti bat egin dute taldearekin hasiera hasieratik, eta partida guztietan izaten dira taldeari animoak ematen. Kasu honetan, partidaren garrantziaz ere jabeturik, haien indarra emateko klubak autobusa antolatu du Santanderrera joateko. Garraioa, partidurako sarrera eta taldearekin bazkaria, hiru gauzak eskaintzen dira. 45 euro balio du helduentzat eta etxeko gaztetxoentzat, berriz, 25 euro kostatuko da. Beraz, interesa dutenek Ordizia Rubgy Elkarteko konturen batean (Kutxanbank: ES88 2095 5073 04 1063226491 edota Euskadiko Kutxan: ES49 3035 0054 53 0540004395), egin beharko dute diru sarrera hilaren 19a baino lehen. Horrez gain, sarrera egiterako orduan haien izena ere jarri beharko da eta Santander hitza ere agertu beharko da jakiteko irteera honetarako apuntatzen direla diru-sartzea egin dutenak. Modu horretan, ahal den eta jende gehien elkartzea dute helburu.

Autobusa igandean goizeko 8.00etan irtengo da Ordiziako Zuhaizti edo Arboledatik. Informazio gehiago nahi duenak info@ordiziarugby.eus helbidera idatzi dezake. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902