Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Urnietak Bidez-Bide zerbitzua berritu du

Furgoneta egokitu batek landa gunean bizi diren adineko pertsonak herrira jaisten ditu

2017(e)ko apirilaren 17a, astelehena - 06:09etan eguneratua

Urnieta- Urnietako Udalak Bidez-Bide zerbitzua finantzatzen jarraitzeko hitzarmena sinatu du Behemendi landa garapen elkartearekin. Bidez-Bide zerbitzuak landa gunean bizi diren adineko pertsonei (65 urtetik gorakoak) edota mugikortasun arazo handiak dituztenei furgoneta egokitu baten zerbitzua eskaintzen die haien eginkizunak egin ditzaten: medikuarengana joan, erosketak egin…

Zerbitzua astelehenetik ostiralera, 8.00etatik 12.00etara eskain-tzen da eta furgonetak herriko erdigunera eramaten ditu. Etxerako buelta ostera, gidariarekin adostu behar izaten da.

Zerbitzua erabiltzeko gidariari eskaera gutxienez bi egun lehenago egin behar zaio. Programan parte hartu nahi duten erabiltzaile berriek edo informazioa nahi dutenek, berriz, Gizarte Zerbi-tzuetara 943 008 349 telefonora deitu behar dute. - A.M.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902