Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Misurin, apirilaren 26tik 29ra

Bilboko Begoñazpi ikastola munduko robotika, zientzia eta teknologia txapelketako finalera iritsi da

Ikasleek supermerkatuetan erabiltzeko moduko poltsa guztiz biodegradarriak sortzeko proiektu bat garatu dute

n.g. - 2017(e)ko apirilaren 17a, astelehena - 10:55etan eguneratua

Bilboko Begoñazpi ikastola munduko robotika, zientzia eta teknologia txapelketako finalera iritsi da.

Bilboko Begoñazpi ikastola munduko robotika, zientzia eta teknologia txapelketako finalera iritsi da.

Galería Noticia

Bilboko Begoñazpi ikastola munduko robotika, zientzia eta teknologia txapelketako finalera iritsi da.Bilboko Begoñazpi ikastola munduko robotika, zientzia eta teknologia txapelketako finalera iritsi da.

Bilboko Begoñazpi Ikastolak First Lego League (FLL) deritzon eskolako robotika, zientzia eta teknologia lehiaketaren munduko finala jokatuko dau datorren astean, Estatu Batuetako Misuri estatuko San Luis urian. Ikastola bilbotarra dogu, Bartzelonako eta Tarragonako ikastetxe bigaz batera, World Festival deritzon munduko finalera heldu diren Estatuko hiru ikastegietako bat.

Estatu Batuetan antolatuko dan First Lego League-ren munduko finalera iritsi baino lehen, ikastolak Estatuko finala jokatu eban martxoan Logroñon, guztiz biodegradagarriak diran poltsak sortzea proposatzen dauan proiektu zientifiko batez. Denden eta supermerkatuen sektoreari zuzendutako proiektu honen bidez, ohiko plastikozko poltsek gaur egun sortzen daben kutsadura handia etenduko litzateke. Proiektuak lehenengo saria lortu eban Soluzino Berritzaileen kategorian. Horren aurretik, Faunity deritzon Begoñazpi Ikastolako taldeak Innobasque euskal berrikuntza-agentziak antolatzen dauan euskal txapelketea irabazi eban.

Estatuko finaleko epaileek proposamenaren erabilgarritasuna nabarmendu eben, izan be, proposamena era guztietako diziplina teknologiko eta zientifikoak barne hartzen dituen proiektu batek sostengatzen dau, baita ekonomiak, fisikak, kimikak, matematikak eta hizkuntzak be, eta proiektu osoa ingelesez defendatu zan.

Begoñazpiko taldeak, soluzino barritzailerik onenaren jabea dan aldetik, Danimarkan maiatzaren amaieran jokatuko dan First Lego League-ren nazioarteko txapelketa batean parte hartzeko aukeratu eben. Alabaina, ondoko aukeraketa batek eta beste talde batek Estatu Batuetara joateari egindako ukoak ikastola bilbotarra San Luiseko finalera eroan dabe zuzen-zuzenean.

Holan, Begoñazpi Ikastolako taldea osatzen daben sei ikasleak mundu osoko beste 400 talderen aurrean neurtuko dira apirilaren 26tik 29ra bitartean. Norgehiagokan, proiektua defendatzeaz gain, eurek sortutako robota probatu beharko dabe, euren proposamenagaz eta lehiaketak mundu osoan erabili dauan gaiagaz (gizakien eta animalien arteko aliantzea) lotutako hainbat misino osatuz.

Aparteko jazoerea ikastegiarentzat

Eskola-zientziaren arloko munduko txapelketarik ospetsuentzat jotzen dan norgehiagoka honen munduko finalean parte hartzea garrantzi goreneko jazoerea da ikastegi honentzat, bereziki kontuan izanda, iaz be Bilboko ikastola honek Global Innovation Award-en finala jokatu ebala Estatu Batuetan, Washingtonen. Lehiaketa beraren diziplina honek proiektu zientifiko barritzaileak baino ez ditu ebaluatzen. Orduko hartan, ikastolak paper-zapi bustiak erabiltzea proposatu eban edredoiak edo berokiak ekoizteko.

Orain, ikastola bilbotarrak Euskadi ordezkatuko dau First Lego League-ren World Festival-ean. Txapelketa honen sailkapen-probak 88 herrialdetan egiten dira, mundu osoko 255.000 gazte baino gehhiagoren artean bokazino zientifikoak eta teknologikoak iratzartzeko asmoz, barrikuntzea, sormena, talde-lana, komunikazinoa eta arazoen konponketea sustatzen dabezan ikasketa-esperientzien bitartez.

Holan, Faunityren proiektuak uretan disolbatzen dan polibinilo-alkohola (PVA) deritzon polimero ez-toxikoa erabiltzea proposatzen dau, dendetan eta supermerkatuetan kontsumitzeko moduko poltsa biodegradagarriak sortzeko. Ikasleek poltsak sortu dabez, eta horreek merkaturatzeko prest egongo liratekeen Granadako Plásticos Alhambra legezko enpresakaz hartu-emonetan hasi dira.

Ikasleen proiektu barritzaile honek euria legezko arazoak be konpontzen ditu, denborazko patina batez, edota denden marken tintarena. Horretarako, Txinan ekoiztutako tinta bat aurkitu dabe, hau be biodegradagarria. Poltsa honeek ohiko poltsei jagoken kutsadura handia saihestuko leukie, izan be, ikasleek egindako analisiaren arabera, ohiko poltsek urtean 8.000 tona plastiko ez-degradagarri sortzen dabez.

Gainera, eskolako opor-egun honeetan, Begoñazpiko ikasleak munduko lehiaketako prestaketa-lanak amaitzen dabiltz ikastolan, eta robotagaz egin beharreko aurkezpenak eta misinoak optimizatzen, ahalik eta emoitzarik onena lortzeko.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902