Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Orekak hainbat ekintza antolatu ditu Azkoitian

Bioelkarteak herritarrei zuzendutako bi tailer, bi ikastaro eta bi hitzaldi prestatu ditu udaberrirako

Jabi Leon - Domingo, 16 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Ogia egiteko tailerra.

Ogia egiteko tailerra. (Argazkia: N.G.)

Galería Noticia

Ogia egiteko tailerra.

azkoitia- Oreka Bioelkarteak herritar guztien partaidetzari irekitako hitzaldiak, tailerrak eta ikastaroak antolatu ditu udaberri honetarako Azkoitian.

Egitaraua irekitzeko Kimu Bat enpresako lagunek zuzenduko duten Udaberrian loreak nola zaindu doaneko tailerra egingo da hilaren 24an (18.30ean) Elkargunean. Interesatuek Oreka bioelkartearen 943 026 231 telefono zenbakira dei dezakete izena emateko.

Bi egun beranduago, berriz, Jakoba Errekondok Bizi Baratza + Kontsultategia hitzaldia eskainiko du, ordu eta leku berean.

Bestalde, Ricardo Arriola homeopata eta akupuntoreak Cómo cuidarnos en primavera y verano según la medicina tradicional China hi-tzaldia emango du 28an Elkargunean (18.30), Silvana Huegun dietista eta nutrizionistarekin batera.

Eta astea borobiltzeko hori gutxi balitz, ogia egiten ikasteko ikastaroa (doanik) izango da apirilaren 29an (10.00etatik 17.00etara arte) Ezkio-Itsasoko Haristizabal baserrian eta Xabi Akizuren eskutik. Interesatuek hilaren 22ra arte eman dezakete izena Oreka dendan.

Horretaz aparte, Udaberri eta udarako sukaldaritza energetikoa tailerra izango da maiatzaren 2tik aurrera Elkarguneko sukaldean (hiru saio egingo dira, 18.00etatik 20.00etara bitartean). Irakaslea Silvana Huegun izango da eta izena Oreka bioelkartean eman daiteke.

Azkenik, Eva Menak belarrekin botikak eta bestelakoak prestatzen ikasteko tailerra gidatuko du, maia-tzaren 3tik aurrera, kultur etxean (lau saio izango dira, 18.30ean hasita). Izena hilaren 22ra arte eman daiteke, Oreka dendan.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902