Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Loinatz futbol zelaian belar artifiziala jarriko dute laster

Beasain Kirol Elkarteak gaur egun 20 talde eta ia 500 jokalari kudeatzen ditu

Domingo, 16 de Abril de 2017 - Actualizado a las 09:27h

Beasaingo Loinatz futbol zelaiaren irudia. Argazkia: M.A.

Beasaingo Loinatz futbol zelaiaren irudia. Argazkia: M.A.

Galería Noticia

Beasaingo Loinatz futbol zelaiaren irudia. Argazkia: M.A.

2 f M. Aranburu
beasain – Beasaingo Loinatz futbol zelaiko belarra aldatu egingo dute laster eta belar naturalaren ordez artifiziala ezarriko da. Horixe da azken Osoko Bilkuran hartutako erabaki garrantzitsuenetako bat. Hain zuzen, egitasmoa aurrera eramateko proiektua eta lanak kontratatzeko baldintza pleguak onartu dira eta gauzak horrela, datozen asteetan lan horiek kontratatzeko lehiaketa publikoa abiaraziko du Udalak. Beraz, interesa duten enpresek beren proposamenak aurkeztu ahal izango dituzte.
Loinatz futbol zelaiaren belar aldaketaren proiektuak helburu argia du eta hori zelaiaren erabilera eta aprobetxamendua handitzea da, herriko taldeen egungo beharrei erantzuteko asmoz. Futbol taldeen kopuruak nabarmen egin du gora azken urteotan herrian eta Beasain Kirol Elkarteak gaur egun 20 talde eta ia 500 jokalari kudeatzen ditu. Beraz, agerian gelditu da futbolean parte hartzen duten pertsonen gorakada eta taldea bera hartzen ari den neurri zabala. Datuei erreparatuz, kontuan izatekoa da 1958an ireki zutela Loinatz futbol zelaia eta ondoren, 2005ean, berreraiki egin zutela. Egun, 6.000 ikusleentzako tokia dago bertan.
bi zelai Bi futbol zelai daude Beasainen, biak elkarren inguruan. Halere, badituzte alde nabarmenak, izan ere, Loinatz-ko zelaia belar naturalezkoa da, eta horrek erabilera mugatu egiten du. Bien bitartean, Igartzako futbol zelaiaren erabilera gainezka gelditu da azken sasoian, Loinatzen ez dutelako talde denek jokatzeko aukera eta beraz, guztiak pilatu egiten dira Igartzan.
Egoerari irtenbide bat emateko ideia aspaldian zebilen bueltaka udaleko ordezkarien artean, eta orain, aukera berriak eskaintzeko eta bereziki, futbol taldeen beharrei erantzuteko Udalbatzak aho batez belar aldaketa egitea onartu du. Gainera, ordezkariek argudiatu dute belar artifizialak hainbat abantaila eskaini eta zelaiaren erabilera aukerak areagotuko dituela. Oraindik ere ez dago data zehaztuta, baina laster hasiko dira aldaketa egiten.
beste erabakiak Horrekin batera, Zazpiturrieta kaleko etxebizitzen aldeko espaloia zabaltzeko lanak gauzatzeko eta 2017ko kale asfalta-tze lanak kontratatzeko pleguak ere onartuak izan dira azken Plenoan. Aurten, Mariarats, Esteban Lasa, Andra Mari, Joan Iturralde, Erauskin eta Zaldizurreta kaleetako zenbait garaje-sarbideetako zoruak berrituko dira uztaila eta abuztua bitartean. Modu horretan, zoru aldaketak mantenu kostuak murriztuko ditu.
Bestalde, Beasaingo Udalak Foru Kontratazioen Zentralera atxikitzea erabaki du, kontratuen esleipenak hobeto antolatzeko eta modu arrazionalagoan eta eraginkorragoan egiteko. Modu honetara, kontratazio publikoak tokiko enpresei egitea bermatzeaz gain, kudeaketaren ikuspuntutik, ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko tramitazio administratiboa arintzea eta sinplifikatzea lortuko da, kontratazio gaietan gardentasuna eta segurtasuna indartuz. Aldi berean, ekonomiaren ikuspuntutik, baldin-tza ekonomiko hobeak lortzeko aukera ere ematen du, eta, horri esker, gastu publikoa txikitu. l


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902