Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Abian da Manuel Larramendi Ikerketa Sariaren II. deialdia

Orain sei urte egin zen lehenbizikoz eta krisiaren ondorioz ezin izan dute orain arte berriz ere antolatu

Domingo, 16 de Abril de 2017 - Actualizado a las 09:24h

Andoain – Abian da Manuel Larramendi IkerketaSariaren bigarren edizioa. Maiatzaren 15era bitarte aurkezten diren egitasmoen artean bat hautatuko du epaimahaiak eta hari esleituko zaio 6.000 euroko diru-kopurua bere ikerlana burutu dezan epe jakin batean.
Orain sei urte egin zuen lehendabizikoz Manuel Larramendi Kultur Bazkunak izen bereko ikerketa sariaren deialdia, eta orduan saria Patziku Perurena idazle nafarrari eman zion, Leitzalarreko abelzain-tza eta unaiei buruzko ikerketa egin ahal izateko. Ondoren, krisialdiak gogor jo zuen MLKB-aren ekimenetan eta urte batzuetan saria deitu ezinik ibili da. 2017an, azkenik, bigarren deialdia egitea erabaki du.
Manuel Larramendi Ikerketa Sariaren helburua historia, hizkuntzalaritza, filologia, etnografia, zuzenbidea, zientzia politikoak eta gisako beste jakintza gaietan ikerketa egin eta ikerlan horiek euskaraz argitaratzeko diru-lagun-tza ematea da. Ez da, beraz, soilik historialari edo filologoei zuzen-tzen zaien deialdia, jakintza-adar horietan ikerketa euskaraz egin eta zabalkundea behar bezala egiteko gaitasunik duen ikerlari ororentzat egindakoa baizik.
Ikertuko diren gaien aukera bi ataletan banatzen da: alde batetik, norberak hauta eta epaimahaiari aurkez diezaion ikerkizuna eta, beste alde batetik, deialdian zerrenda-tzen diren gai jakinetako bati buruzko egitasmoa.
Proposamenak unibertsitateko irakasleek eta Larramendi Bazkuneko kultura adituek osaturiko epaimahaiak aztertuko ditu eta ekainaren 15erako ebatziko du nork irabazi duen II. deialdiko saria. Hautatuak urtebeteko epea izango du ikerlana osatu eta aurkezteko, hots, 2018ko ekainaren 30erako.
Aurten, Manuel Larramendi Kultur Bazkuna sortu zeneko 25. urteurrena ospatuko baita, bertako arduradunek ikerketa saria finkatu nahi izan dute etorkizuneko bere ekimenen artean. Oinarriak oso-osorik ezagutzeko Larramendi Bazkunaren webgunera jo daiteke. Lehenengo saria jaso zuen Patziku Perurenaren ikerlanak aurten ikusiko du argia, Larramendi Bazkunaren Saiakera bilduman. – M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902