Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Toldoetarako hizkuntza

Xabier. Euzkitze - Domingo, 16 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Gerora adiera zabalagoa eman badiogu ere,arrakasta hitzak salmenta ona esan nahi du berez. Baserritar batek merkatuan asko saltzen bazuen, huraxe zen arrakasta. Ez da harritzekoa arrakastaren esanahia zabaldu izana, saldu aditzarena ere zabaldu baita. Ostegun Santu egunez hainbat denda zabalik ikusi genituen, saltzeko egun onak izaki. Baina mezuak ere saldu egiten dira egun. Eta berriak, eta telebista-saioak. Saltzeko, berriz, produktu ona behar, edo saltzaile aparta.

Euskal Telebistan, erran nahi baita...euskarazkoan, euskal mundutik oso aparteko bi gizon amu zituzten iragarkiak luzaroan ikusi ditugu. Niri luze egin zait behintzat. Jaime Cantizanok kafea saldu nahi izan digu, Carlos Soberak esnekiak. Espainiako kateetako aurkezle ezagun biak euskaraz jarri dituzte. Txukun an-tzean-edo. Baina ez da hori deigarriena: enpresa garrantzitsuetako marketing adituei erdal eredu horiek iruditu zaizkie egokienak guri kafea eta esnekiak saltzeko. Lehen irakurketa batek ondorio arras bistako eta erosora garamatza: marketing kontuetan adituak izango dira, baina ez dute euskal mundua ezagutzen. Bigarren irakurketa makurragoa eta deserosoagoa da: guk ez dugu geure burua ezagutzen.

Saltzeko balio du euskarak. Gipuzkoan behintzat gutxi izango dira beren burua euskaraz iragartzen ez duten jatetxeak. Agidanez, Amarru jatetxea hobeto gera-tzen da Restaurante Amarru baino. Kasu askotan iruzur hutsa da, jan-edanen kartarik ez baitute eskaintzen euskaraz. Are salagarriagoa da euskarazko irratietan etengabe beren jatetxea iragarri eta zerbitzari euskaldunik ez dutenena. Batzuentzat toldoetarako hinkuntza da euskara. Edo pankarta eta graffitietarakoa.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902