Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Errenta aitorpena euskaraz egiteko aukera

Zumaian eta Orion errentaaitorpena euskarazegiteko kanpaina jarridute martxan

Viernes, 14 de Abril de 2017 - Actualizado a las 12:42h

ZUMAIA/ORIO – Zumaiako eta Orioko Udalek errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri dute martxan aurten ere, UEMArekin elkarlanean, herritarrek errenta aitorpena euskaraz egin dezaten bultzatzeko. Bi udalek adierazi dutenez, geroz eta herritar gehiagok egiten du errenta aitorpena euskaraz eta Zumaiaren kasuan %25eko langa gainditzea izango da 2017ko kanpainaren helburua. Orioko Udalak ere urtez urte datuak hobetzen joateko asmoa du, eta iaz, adibidez, herritarren %23,98k egin zuen aitorpena euskaraz, azken urteotako daturik onena.

AHOLKULARITZA Zumaiako Euskara Zerbitzua harremanetan jarri da errentaren aitorpena egiten duten aholkularitza zerbitzuekin eta bat egin dute kanpainarekin;mahai gaineko txartel batzuen bidez adieraziko dute euskaraz egiteko aukera, eta kartelak ere jarriko dira hainbat lekutan herritarrak horretara gonbidatzeko. Hala, honako toki hauetan lagunduko dute aitorpena euskaraz egiten: AM aholkulariak (Ardantzabidea 16, behea), Unanue aholkulariak (Erribera kalea, 6) eta Zumai aholkularitza (Amaiako plaza, 15). – A.R. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902