Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Pazko Bigarreneko jaia, astelehenean Zumarragan

Udalak eta herri kirol elkarteak,haurrentzako jolasak,txokolatada, aizkolarien saioaeta erromeria antolatu dituzte 

Viernes, 14 de Abril de 2017 - Actualizado a las 12:44h

ZUMARRAGA – Astelehenean Pazko Bigarreneko jaia ospatuko dute Antioko zelaian, Udalak eta Urretxu-Zumarraga Herri Kirol Elkarteak antolatuta. Betiko moduan, haurrentzako jolasak eta txokolatada, herri kirolak eta erromeria egongo dira. Festa 16.30ean hasiko da, haurrentzako jolasekin eta txokolatadarekin. Ondoren, 18.00etan, udalbatzarkideek Andre Mariari ikustaldia egingo diote Antioko ermitan. 18.15ean aizkolarien erakustaldia hasiko da. Urola Garaiko lau aizkolarik parte hartuko dute. Javier Aranberri eta Julen Aranberri aita-semeak, Xabier Zaldua eta Joxe Ugartebururen aurka arituko dira. Ugarteburu ezkiotarrak eta Aranberri zumarragarrak 60 urteak beteak dituzte, baina ez dute erretiroa hartzeko asmorik. Abenduan 20 kanaerdiko ebaki zituzten, 60 urtetik gorako bikote batek egindako lan luzeena. Gaztetan zeresan handia eman zuten biek. Lehen mailako txapelketan parte hartu zuten eta urte batean ezkiotarrak hirugarren postua lortu zuen. Zumarragarrak, berriz, Floren Nazabal txapeldun ohiari apustu bat irabazi zion. Gazteei dagokienez, biek apustuak jokatu dituzte duela gutxi: Zaldua Txapartegiri nagusitu zitzaion eta Aranberrik Dorronsororen aurka galdu zuen. Biek Gipuzkoako bigarren mailako txapelketan parte hartuko dute. Aiako kanporaketan arituko dira, maiatzaren 21ean. Pazko Bigarreneko festara itzuliz, aizkolarien ondoren erromeria egongo da. Txistulariek eta trikitilariek alaituko dute. – A.Z. 


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902