Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Goierri kirol elkarteak Asturiasera irteera antolatu du

Viernes, 14 de Abril de 2017 - Actualizado a las 12:45h

URRETXU – Goierri kirol elkarteak Asturiasera irteera antolatu du apirileko azken astebururako. Cuerako mendizarrera eta Pongako parke naturalera joango dira, hilaren 29an eta 30ean. Irteera honetan parte hartu nahi dutenek elkartearen egoitzan eman behar dute izena: Urretxuko Labeaga kaleko 12an. – A.Z.

Iparragirreren 200. urteurrena prestatzen hasi dira

URRETXU – 2020an Joxe Mari Iparragirre koblakariaren jaiotzaren 200. urteurrena ospatuko da eta Urretxuko Udala lehen pausoak ematen hasi da. Besteak beste, Iparragirreri buruzko bibliografia aztertzen ari da. Horrez gain, han eta hemen egon litezkeen materialak eskuratu nahi ditu: diskoak, argazkiak, aldizkariak… Bestalde, Udala herritarrengandik etor litezkeen ekarpenak jasotzeko prest dago, beti ere urteurrenari merezi duen ospea eta garrantzia eman nahian. Ekarpenak kultura.ur@urretxu.eus helbide elektronikora bidali behar dira. – A.Z.

Santa Isabel jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa

ZUMARRAGA – Zumarragako Udalak Santa Isabel jaietako egitarauaren azala aukeratzeko lehiaketa antolatu du. Lanak maiatzaren 6a baino lehen aurkeztu behar dira Zelai Arizti kultur etxean. Oinarriak zelaiarizti.eus webgunean daude. Bestalde, Urretxuko Udalarekin batera, bertsopaper, narratiba eta poesiako Iparragirre Saria eta pintura lehiaketa antolatu ditu. Bi lehiaketa hauetako lanak urriaren 7a baino lehen aurkeztu behar dira: Iparragirre Sarikoak bi kultur etxeetan eta pintura lehiaketakoak Zumarragakoan. – A.Z


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902