Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Bote prontoan

Abuztuan elurra

Karmele Jaio - Viernes, 14 de Abril de 2017 - Actualizado a las 10:43h

Beti entzun dut etxean zein garrantzi-tsua den gauzak bere garaian egitea. Hobe dela gaztetan parrandan ibiltzea nagusitan lehenbizikoz gauetan irteten hasi baino, adibidez. Eta halakoak. Ez zaizkit inoiz orokortasunak gustatu, bakoitzak erabaki behar duelako non eta noiz egin gauzak, baina egia da gauzak garaiz kanpo datozkigunean, garai batean ona edo normala izan zitekeena, elementu distortsionatzaile bihurtu daitekeela.
Naturaren legeak ere oinarrizko ardatz du garaian garaikoa. Neguan, iparra eta hostorik gabeko arbolak;udaberrian, kimuetatik indarrez hazi diren loreak;udan, amaigabeko eguzki eta egunak;udazkenean, baso gorri-horiak... Eta sasoi batean normala dena, lekuz kanpo dago beste batean. Abuztuan elurra, adibidez.
Heriotza denon helmuga izango da. Eta ezagun baten heriotzak beti eragiten badigu mina ere, heriotza ez dagokionean etortzen denean, orduan, gure bizitzaren ustezko armonia naturala eten egiten da.
Aste honetan lagun bat hil da, bat batean. Eta abuztuko hondartzak elurrez bete dira. Herio-tza beti da mingarria bai, baina ezorduan datorrenean, naturaren legeei aurre egiten dienean, bizitza baten erdigunean gertatzen denean, orduan, mingarria izateaz gain, jasaezina egiten zaigu, onartezina.
Eta hala ere, hor daude, apirilean, lorez betetako arbolak, hor dago eguzkia itsas bazterretan dir dir eginez, hor hego haizearen laztana oraindik bizirik dauden gure aurpegietan. Idatzi behar nuen zaila egiten dela hainbesteko edertasuna baloratu eta gozatzea bihotzean elurtutako hondartza bat duzunean, baina ez, konturatu naiz guztiz alderatzizkoa gertatzen zaigula. Halakoetan, inoiz baino indartsuagoa iruditzen zaigu bizitzaren edertasuna, nahiz eta edertasun mingarria izan, eta inoiz baino ageriago geratzen da bizitzaren balioa, une batetik bestera galdu dezakegun altxorra dela egiaztatzen dugulako. Agur eta ohore, Aitor. Besarkada infinitua familiarentzat. l


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902