Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
zuzendariari gutunak

Adierazpena

Itxaropena Urkiola Negredo Tolosako EAJ eta EH Bilduren izenean - Jueves, 13 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Datorren apirilaren 16an izango dugu aurtengo Aberri Eguna, eta 1931tik egun hau gure herriaren eguna izan da, eta, beste herri askotan egiten den antzera, gure nazioaren berrespen baketsu eta kolektiboa ospatuko dugu. Egun honekin, euskaldun guztiak batzea dugu helburu, geure nortasunaren adierazpen askea eginez eta geure herriaren biziraupen borondatea alaiki aldarrikatuz. Euskal Herria nazioa da eta nazio bati dagozkion eskubide politikoak ditu. Herri bezala, nazio bezala irautea eta garatzea dugu helburu, ez baitira makalak, etorkizunari begira, ditugun erronkak. Euskal Herriak bidean aurkitzen dituen zailtasunak ez dira nolanahikoak, eta horiek gainditu eta ezabatzea da gure helburua, euskal herritar guztion arteko eztabaida demokratikoari bide emanez, gure arteko harremanak sakonduz eta herri honen etorkizun politiko, kultural, ekonomiko nahiz hizkuntza alorrekoari bermea eskainiz, inongo indarkeria edo inposaketa jarrerarik gabeko giroan.

Gure eskubide zibil eta politiko barne, Nazioarteko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsaletik eratortzen diren eskubide guztien jabe bizi nahi dugu Euskal Herri osoan. Horregatik, ozenki adierazi nahi dugu euskal herritar guztien borondate librearen gainean soilik eraiki daitekeela Euskal Herria nazio moduan, inolako aurrebaldintza eta mugarik gabeko eztabaida demokratiko eta politikoaren bitartez. Herritar eta ideia anitzez osaturiko herri honetan dauden proiektu politiko guztiak leku izango duten eszenatoki demokratiko eta baketsuaren alde lan egiteko konpromisoa hartzen dugu gure gain.

Ospakizun eguna da, baina baita konpromisozkoa ere, euskal gizartearen etorkizuna bakean, justizian eta askatasunean eraiki nahi dugulako. Euskal Herriaren eguneroko eraikuntzan orain artean egindako bideari, soilik demokratikoki, jarraitzeko borondatea agertzen baitugu. Aurtengo Aberri Egunak euskal gizartearen aniztasun sozial eta politikoa oinarritzat hartzen duen nazio eraikuntza libre eta demokratikoari zabaltzen dio leihoa. Gatazka politikoa eta honen ondorio larrientzat behin betiko soluziobidea mahai gainean jarriz;alegia, burujabetza eta lurraldetasun eskubideak ezagutuak izango dituen Euskal Herriaren onarpena.

Horregatik

1.-Dei egiten diegu herritar guztiei, Aberri Eguna guztion artean alaiki ospa dezagun, Euskal Herri osoan egingo diren ekitaldietan parte hartuz.

2.- Kaleetan zein eraikuntza publiko eta partikularretan euskal ikurrak jartzeko gonbidapena luzatzen dugu honen bidez.

3.- Martxoaren 19an Gure Esku dago elkartearen ekimenari erantzunez milaka herritarrekin batera Euskal Estatu Burujabearen aldeko aldarriari baietza eman genion eta etorkizunean ere bide beretik elkarrekin lanean jarraitzeko konpromisoa berrezten dugu.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902