Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Azpeitiko Udalak marka irudia eta web gunea berritu ditu

Aldaketak “gardentasuna, partaidetza eta zerbitzuen hobekuntza bultzatzeko” garatu dira

Miércoles, 12 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Galería Noticia

azpeitia- Azpeitiko Udalak marka irudia eta web gunea berritu ditu, beti ere, “gardentasuna, herritarren partaidetza eta zerbitzuen hobekuntza bultzatzeko”.

Azpeitia.eus helbidean kokatuta dagoen web guneari dagokionez, “informazioa berrantolatu da eta atal berriak sortu dira, edukiak era errazago eta bisualago batean bilatzeko”. Horrekin batera, web gunea eta sare sozialak ere elkar lotu dira, eta orain, web gunean bertan kontsultatu daiteke Udalaren twitter kontua.

Bestalde, Udal ordezkariek jakinarazi dute “datorren urtearen amaierarako” udal tramite guztiak azpeitia.eus web gunetik egin ahalko direla. Josu Labaka zinegotziaren hitzetan, “momentuz udal barruko tramite guztien gida sareratu da eta bakoitzean aurkeztu beharreko dokumentazioa eta bestelako informazioa azaltzen da”.

Horretaz aparte, aplikazio bat ere sortu du Udalak eta nahi duenak dagoeneko eskura dezake mugikorrean, “Azpeitiko Udala jarriz”.

Azkenik, marka irudia Azpeitia Udala izatetik Azpeitiko Udala izatera pasa da, “Udala azpeitiarrena ere badelako”. Marka horri Denon Artean leloa gehitu zaio “Udala ere denon artean egiten dugulako”. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902