Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Kanpaina berezia jarri du abian Irurako Udalak

Denboraldia zabaldu da eta errenta aitorpena euskaraz egitera animatu nahi ditu herritarrak

Miércoles, 12 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:11h

Irura- Irurako Udalak errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina jarri du abian aurten ere. “Kanpaina honekin herritarrek administrazioarekin dituzten harremanak euskarazkoak izan daitezen bultzatu nahi dugu. Izan ere, errenta aitorpena euskaraz eginda, administrazioaren euskalduntzea ere bultzatzen dugu”, azaldu dute Udaletik.

Errenta aitorpena egiteko hainbat modu daude;eta horietan euskararen aldeko aukera egitea da kanpaina honekin lortu nahi dena. Etxera bidaltzen duten autolikidazio proposamena onartu behar bada, harremanetarako hizkuntza aukeratzea eskatzen dute;eta hitzordua hartuta aitorpen mekanizatua egin behar badugu, hasieratik esan daiteke euskaraz egin nahi dela.

Irurako Udalak herritarrak animatu nahi ditu errenta aitorpena euskaraz egitera. Urtetik urtera gero eta gehiago gara aitorpena euskaraz egiten dutenak: 2008an 103 eta 2014an 186. Azalpen gehiagorako Euskara zerbitzura dei daiteke (943 691 333). - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902