Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

San Marko gotorlekua, prest!

Jarduera berriak, ordutegi zabalagoak eta prezio bereziak, Oarsoaldeko museoetan datozen egunetan.

Aitziber Muga - 2017(e)ko apirilaren 12a, asteazkena - 10:45etan eguneratua

Bisitari batzuk San Marko gotorlekura sartzen.

Bisitari batzuk San Marko gotorlekura sartzen. (Gorka Estrada)

Galería Noticia

Bisitari batzuk San Marko gotorlekura sartzen.

Bihartik aurrera Errenteriako San Marko gotorlekuak bere ateak berrirekiko ditu, Aste Santuko egun guztietan. Oporrak pasata, udako ordutegia izango du, asteazkenetatik igandeetara 11.00etatik 14.00etara eta 16.00etatik 18.00etara.

Bertara gerturatzen den orok gotorlekuaren jatorrizko jarduera ezagutu ahal izango du, soldaduen, kanoien eta munizio biltegien erreplikei esker. Era berean, inguruko eskaintza turistikoa ezagutu edo bisita gidatua erreserbatu ahal izango du, gotorlekuko harrera gunean kokatuta dagoen turismo bulegoan.

Baina, hau ez da izango Errenteriak Aste Santurako izango duen berrikuntza bakarra. Izan ere, duela astebete inauguratu zen Jantziaren Zentro berria, hirigune historikoko Kapitain Etxe mitikoan kokaturik. Bertan 1770 eta 1920 urte bitarteko jatorrizko jantziak ikusteko aukera izango da. Gainera, bisita gidatuak eskainiko dira;ostegunean eta igandean euskaraz eta ostiralean eta astelehenean, gazteleraz. 11.00etan hasiko dira bisita guztiak. Museoaren ordutegia Aste Santuko jai egunetan 12.00etatik 14.00etara izango da eta larunbatean 11.00etatik 14.00etara eta 17.00etatik 20.00etara.

Baina Oarsoaldeko eskualdean beste altxor asko badaude oporrak hemen igaro behar dituzten familia eta bisitarientzat. Honela, Pasai San Pedroko kaian Mater itsason-tzi-museoak marinel-jarduerak antolatu ditu Aste Santuko egun guztietarako: ostegunean, ostiralean eta larunbatean Pasaiako Itsasargietara, eta Pasai Donibaneko eta Pasai San Pedroko hirigune historikoetara bisita gidatuak, baita Itsaslabarren ibilbidea izeneko ibilbidea. Gainera, igandean eta astelehenean hainbat tailer egingo dira itsasontzi-museoan: Artisau kontserbak eta Marinela egun batez. Amaitzeko, bihartik astelehenera arte, bisita gidatuak eskainiko dira Mater itsasontzian bertan egunero. Jarduera guztiak goizeko 11.00etan hasiko dira, eta ezinbestekoa izango da aurrez izena ematea 619 814 225 telefonoan.

Eta nola ez Albaola Faktoria irekita egongo da egunero 10.00etatik 14.00etara eta 15.00etatik 19.00etara. Ordu erdiro doako azalpenak eskainiko dira tailerrean San Juan baleontziaren inguruan. Gainera, Pazko astean, prezio bereziak eskainiko dira arratsaldean. Albaolara itsasontziz ere joan daiteke Trintxerpetik, baina erreserba egin behar da 630 448 813 telefonoan. Oiartzungo Arditurri meategiek ere jende asko erakarriko dute. Apirilaren 22an, gainera, meategien sarrerarekin Tren Berdea Pagoaldean hartzeko aukera egongo da 10.00etan, 11.00etan eta 12.00etan. (Erreserbak: 943 494 521).




COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902