Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zabaldu ditu ateak Leitzarango Bisitarien Etxeak

Slow adventure edo abentura lasaia filosofian oinarrituko da ekintza eskaintza

2017(e)ko apirilaren 12a, asteazkena - 10:50etan eguneratua


ANDOAIN. Zabalik ditu ateak Lei-tzarango Bisitarien Etxeak eta abendura arte izango da aukera inguru natural honek eskaintzen dituen baliabideez gozatzeko.

Bizi biziki enpresak darama Lei-tzaran Bisitarien Etxearen kudeaketa eta egitarau zabala prestatu dute denboraldi honetarako, aurreko urteko ekintzen jarraipen modura. Slow adventure edo abentura lasaia filosofian oinarritutako eskaintza izango da. "Ez dugu ulertuko abentura-turismoa adrenalinan oinarritutako zerbaiten gisara, eta garapen lokalean eta iraunkortasunera bideratuko da arreta", azaldu du Idurre Lucasek Bizi biziki enpresaren izenean.

Iaz martxan jarritako ekintzei jarraipena emango zaie eta berriak ere txertatuko zaizkie. Alde batetik, Uraren Interpretazio Zentroa ezagutzeko aukera izango da eta ekin-tzen artean, ibilbide tematikoak, orientazioa eta kanaliga, bizikleten alokairua eta transfer zerbitzua (bizikletak Andoain eta Leitza eta Lekunberri artean garraiatzeko aukera) daude. Leitzarango bailara eta biotopoa ezagutzeko gidari-tza zerbitzua ere eskaintzen da.

Jon Zulueta Andoaingo Udaleko Enplegu, Sustapen ekonomiko eta Gazteriako zinegotziak azaldu moduan, bi helburu ditu Udalak turismo alorrean: "alde batetik, Bisitarien Etxea berriz irekitzea proposatu genuen eta;beste alde batetik, turismo mahaia sortuko dugu hiru helbururekin, herri izaera eta turismoaren arteko oreka lortzea, iraunkortasun soziala, ekonomikoa eta ingurumena bermatzea, eta herritar eta bisitarien arteko elkarbizitza lantzea". Turismo mahaia hilabete honetan jarriko da martxan. M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902