Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Sagardoetxeak gazta dastaketak prestatu ditu

Aste Santuko eta Pazko Asteko egun guztietan zabalik egongo da museoa

Aitziber Muga Ruben Plaza - Martes, 11 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:12h

Astigarragako Sagardoetxea museoko sarrera.

Astigarragako Sagardoetxea museoko sarrera.

Galería Noticia

Astigarragako Sagardoetxea museoko sarrera.

Astigarraga- Astigarragako Sagardoetxeak Aste Santuko oporraldirako ohiko bisita gidatuaz eta sagardo, muztio eta likore dastaketaz gain, Euskal Herriko gazta ezberdinen dastaketa eskainiko du. Besteak beste, Idiazabal J.D. gazta, Iraty J.D. gazta eta Ronkal J.D. gazta probatuko dituzte bisitariek.

Sagardoetxeako bisita gidatua eta sagardo eta gazta dastaketak 5,50 euro balio du pertsona bakoitzeko.

Aste Santuko egun guztietan museoa 11.00etatik 14.00etara eta 16.30etik 20.00etara egongo da zabalik. Pazko Astean, apirilaren 18tik 22ra, zertxobait aldatuko da ordutegia: 11.00etatik 13.30era eta 16.00etatik 19.30era. Azkenik, apirilaren 23an goizez bakarrik irekiko ditu ateak, 11.00etatik 13.30era.

Sagardoetxeako bisitaren ostean, jardunaldia sagardotegiko bazkari edo afariarekin amaitzeko aukera izango da txotxaren errituaz goza-tzeko. Pakete honek 34,50 euro balio du.

Informazio gehiagorako eta erreserbak egiteko 943 550 575 telefonora deitu edo info@sagardoetxea.com helbidera mezu bat idatz daiteke.

Bestalde, udaberri garaian Sagardoetxeak beste ikuskizun bat eskaintzen du: sagarrondoen loraldia. Dagoeneko zuhaitzak petalo zuriz estalita daude eta lore horietatik haziko dira, hain zuzen, sagardoa egiteko sagarrak. Antolatutako ekimenen artean, Sagardoetxeako bisitetan garai honetan polinizazio prozesuaren inguruko azalpenak ematen dira sagardoaren ekoizpenaren alderdi ezezagun bezain garrantsitsua dena, eta bisitariek sagarrondoek eskaintzen duten paisaiaz gozatzeko aukera izaten dute.

Gainera, maiatzaren 6an arratsaldean, musika, dantza eta antzerkia uztartuko dituen ikuskizuna ospatuko da Sagardoetxeako sagastian Astigarragako Antzerki Eskola, Astigar dantza taldea eta Norberto Almandoz musika eskolarekin elkarlanean. Festa girotzeko, loreekin egindako eskulanen tailerra izango da familientzat 12.00etatik 13.30era.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902