Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
CONFEBASK

EAEn 58.801 enpresa zeuden martxoan, hilabete lehenago baino 168 gehiago

EP - 2017(e)ko apirilaren 11a, asteartea - 12:55etan eguneratua

Eduardo Arechaga y Roberto Larrañaga, de Confebask.

Eduardo Arechaga Eeta Roberto Larrañaga (Confebask) (EFE)

Galería Noticia

Eduardo Arechaga y Roberto Larrañaga, de Confebask.

Confebask Euskal Enpresarien Konfederakuntzaren azken txostenaren arabera, joan den martxoan enpresen kopurua igo zen Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), bigarren hilabetez jarraian.

BILBO. Zehazki, otsailarekin  alderatuta, 168 enpresa gehiago zeuden martxoan, eta horrela, gaur egun, Gizarte Segurantzan 58.801 enpresa zeuden erroldatuta, 2016ko martxoan baino 344 gehiago. Hala ere, krisia hasi aurretik zeudenak baino %10 gutxiago dira oraindik.

Enpresarien elkarteak jakinarazi duenez, langile autonomoen kopuruak ere gora egin zuen joan den martxoan, otsailean baino 177 gehiago baitzeuden. Halere, krisia hasi denetik galdu diren 18.000 autonomoetatik 1.353 besterik ez dira berreskuratu. Horrela, gaur egun, Euskadin 172.705 autonomo daude.

Modu honetan, Confebasken arabera, martxoa "hilabete positiboa" izan da enpresen bilakaeran eta autonomoen kopuruan, hazkundearen erritmoa oraindik "oso ahula" den arren. "Honek argi erakusten du krisitik ateratzea zaila izaten ari dela enpresentzako eta neurri zehatzak garrantzitsuak direla enpresen susperraldia indartzeko", adierazi du.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902