Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Trasteak uzteko egunak errespetatzeko deia

Orioko Udalak dioenez, herritar batzuek ez dituzte errespetatzen hondakinak biltzeko arauak

Domingo, 9 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:15h

Orio- Orioko Udalak traste zaharrak uzteko egunak errespetatzeko deia egin die herritarrei, azken egunotan gertatutakoa ikusita. Izan ere, herritar batzuek ez dituzte errespetatzen hondakinak biltzeko ezarritako arauak eta “noiznahi eta nolanahi” uzten dituzte kalean “era guztietako hondakinak”.

“Herritar batzuek trasteak atera dituzte kalera tokatzen ez zen egunean, astebete lehenago, eta Udalari inolako abisurik eman gabe. Ondorioz, hor egongo dira traste horiek enbarazuan astebete osoan;kasu batean, gainera, bidegorria okupatuz”, adierazi dute Udaletik. Beraz, Udalak berriro adierazi nahi die herritarrei “nahitaezkoa” dela zerbitzuaren antolamendurako jarri diren arauak errespetatzea, eta zehaztu dutenez, traste zaharrak noiz jasoko diren garbi adierazita dago gune bakoitzean, kartel batean.

Jakinarazi dutenez, datozen bilketa egunak honakoak izango dira: apirilalaren 12a eta 26a, eta maia-tzaren 17a eta 31. Bilketa hilean bi aldiz egiten da, ia beti asteazken goizean. Beraz, bota nahi diren altzari eta trasteak bezperan atera beharko dira, gauez, horretarako prestatutako tokietara. Dena den, altzariak atera baino lehen, Udalari abisua eman behar zaio 943 830 346 telefonora deituta, langileek jakin dezaten zein motatako trasteak diren eta gutxi gorabehera zein bolumen duten. Bestalde, hamabosteroko bilketaz gain, herritarrek aukera dute noiznahi garbigunera joateko, doan.

“Herritar gehienek badakite hori guztia eta errespetatzen dute, baina ez guztiek”, esan dute amai-tzeko. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902