Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Korosti taldearen Dantzari Txiki eguna, Legazpin

Gipuzkoa eta Arabako zortzi taldetako haurrek dantza egingo dute herriko kaleetan, 11.00etatik aurrera

Domingo, 9 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:15h

legazpi- Gaur, 11.00etatik aurrera, Korosti taldearen Dantzari Txiki eguna ospatuko dute Legazpin. Zortzi dantza taldek parte hartuko dute: Oñatiko Oñatzek, Beasaingo Aurtzakak, Urretxuko Lurrak, Aguraingo Jeikik, Antzuolako Oinarinek, Urretxu eta Zumarragako Irrintzik eta Legazpiko Sustraiakek eta Korostik.

Dantzariak 11.00etan elkartuko dira, Laubideko errotondan. Ondoren, ogitartekoak banatuko dituzte. 11.45ean desfilea hasiko da. Erdiguneko kaleetan dantzatuko dute. Laubideko errotondatik irtengo dira eta Santikutz kalea zeharkatu ondoren, Laboral Kutxaren eta Ekei dendaren artean geldialdia egingo dute 12.30ak arte.

Ondoren kale zaharrera joango dira eta Elizondo eta Arbe tartean geldialdia egingo dute 13.05ak arte. 13.15ean Euskal Herria plazan dan-tzatuko dute, denek elkarrekin. Ikurrin-dantza, agurra, zazpi jauzi, arrantzale eta makil joko dantzak dantzatuko dituzte.

13.30ean bazkaltzera joango dira eta 15.30ean jolasak egongo dira. 17.00etan Bikuñaenean elkartuko dira arratsaldeko saioa egiteko. 17.30ean Euskal Herria plazara joango dira, kalejiran.

Bertan, honako dantzak dantzatuko dituzte: banako, nesken arku dantza, txankarranko, Zuberoako makil-dantza, mutilen arku-dan-tza, Gipuzkoako zinta-dantza, zapatain-dantza, txulalai, fandangoa, arin-arina eta larrain-dantza. Dantza ikuskizuna 18.45ean amaituko da.

Festetarako prestatzen Jai usaina dago jada Legazpin eta danborrada, larrain-dantza eta kapela-dantza ere prestatzen hasi dira dagoeneko. Danborradarako lehen entsegua asteartean egingo dute, 20.00etan, Haztegi ikastolako pilotalekuan. Hurrengo entseguak hilaren 18an, 21ean eta 25ean izango dira, ordu berean. Entsegu orokorra hilaren 27an izango da.

Larrain-dantza eta kapela-dan-tzako entseguak, berriz, astearteetan eta larunbatetan dira, Sustraiak dantza taldearen egoitzan (kultur etxearen albo batean). Astearteetako saioa 20.15ean da eta larunbatetakoa 17.00etan. - A.Z.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902