Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
urola garaia

Haur eta gaztetxoek ikastolaren 50. urteurrena ospatu zuten

50. urteurreneko hurrengo ekitaldia maiatzaren 7ko mendi irteera berezia izango da

Asier Zaldua - Domingo, 9 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:15h

Urretxu-Zumarraga ikastolako haurrak dantzan, ostiraleko festan.

Urretxu-Zumarraga ikastolako haurrak dantzan, ostiraleko festan.

Galería Noticia

Urretxu-Zumarraga ikastolako haurrak dantzan, ostiraleko festan.

urretxu- Ostiralean Urretxu-Zumarraga ikastolaren 50. urteurreneko festetako bat egin zuten Urretxuko Gernikako Arbola plazan. Festa hau haur eta gaztetxoei zuzendua egon zen. Hasteko, haurrentzako tailerrak eta musika egon ziren. Ondoren flashmoba egin zuten eta musika eskolako ikasleek jo zuten. Bukatzeko, ikas bidaiarako pintxoak saldu zituzten eta Guri5 taldeak jo zuen.

Urteurreneko ekitaldi garrantzi-tsuenak datozen hilabeteetan izango dira. Maiatzaren 7rako (igandea) mendi irteera berezi bat antolatu dute. Izan ere, ikastolan hasiera-hasieratik bultzatu dute mendizaletasuna.

Mendi irteera honen helburua ahalik eta belaunaldi gehienek parte hartzea da. Denak daude gonbidatuta: senar-emazteak, seme-alabak, gurasoak…

Horretarako, ibilbide ezberdinak prestatu dituzte. Irimoko eta Izazpiko gailurrak erreferentzia puntu bezala hartuta, bina ibilbide egongo dira ingurune bakoitzean: bata motza eta bestea luzea. Mendizale guztiak Areizaga-Kalebarren plazatik irtengo dira, 09.00etan, eta bertan emango diote amaiera ibilbideari.

Irimoko ibilbide motzekoak Irimora igoko dira, handik laugarren puntara joango dira eta ondoren Lizarriturritik Santa Barbarara jaitsiko dira. Irimoko ibilbide luzekoak, berriz, Irimora igo, Meakaraino joan eta ondoren Santa Barbarara jaitsiko dira. Bertatik, denak kalejiran jaitsiko dira.

Beloki eta Irimo Zumarragako ibilbide motzekoak Belokira joango dira eta luzekoak Izazpira. Ondoren, Antiotik kalejiran jaitsiko dira. Isabeleko zubian Irimotik jaitsiko direnekin elkartuko dira eta denak elkarrekin Areizaga-Kalebarren plazara joango dira. Bertan, jatekoak eta edatekoak egongo dira.

Parte hartu nahi dutenek ikastolako webgunean izena eman dezakete. Ikastolak bi herrietako familiak parte hartzera animatu nahi ditu.

Hurrengo ekitaldiak irailean izango dira: urteurrenaren amaiera Kilometroak festaren antolaketaren hasierarekin lotu behar dute. Lekukoa Oñatin hartuko dute, irailaren 24an, eta ondoren urteurreneko liburua aurkeztuko dute eta argazki erakusketa egingo dute. Azken ospakizuna, nagusia, urriko lehen igandean egingo dute: lekukoa aurkeztuko dute eta bazkaria egingo dute. Liburuaren ardatza ikastolaren historia markatu duten egitasmoak izango dira: pedagogia, hezkuntza materiala, udalekuak, mendi irteerak...


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902