Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Izaro Txapartegi Errenteriako animalientzako Kabala dendako jabea

“Kalitatea da gure apustua, pentsua, lehorra nahiz hezea, naturala izatea azpimarratzen dugu”

Izaro Txapartegik geroz eta etxeko animalia gehiago daudela ohartuaz, Kabala animalientzako denda ireki zuen. Bertan daukan txakurrak garbitzeko makinak arrakasta handia du herrian beste horrelako zerbitzurik ez dagoelako

Aitziber Muga - Domingo, 9 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:15h

Izaro Txapartegi

Galería Noticia

Izaro Txapartegi

Errenteria- Uztailean bi urte beteko dira Errenteriako Erdiko Kaleko 16. zenbakian, udaletxetik oso gertu, Kabala denda ireki zenetik. Izaro Txapartegi arduratzen da establezimendu honetaz.

Zer da Kabala?

-Kabala nire negozioa da, ideia baten emaitza da, denborarekin nire enpresan bihurtu dena. Etxeko animalientzat pentsua eta osagarriak eskaintzeaz gain, garbiketa autozerbitzua eskaintzen dugu, gure bezeroei bere maskota edozein momentutan edo asteko egunetan garbi-tzeko aukera ematen dio. Gure zerbitzuak zabaltzen gaude, eta txakur-‐ileapaindegi zerbitzua eskaintzen dugu ere.

Harrera ona izan al du makinak?

-Bai, herrian ez dago horrelakorik. Edozein pertsona, asteko edozein ordutan, astebukaerak eta jai egunak barne, erosotasun osoarekin garbi dezake bere maskota.

Nola sortu zen ideia?

-Etxeko animaliak geroz eta gehiago zeudela ikusita, beharrak ase-tzeko zerbait egin behar nuela pentsatzen hasi nintzen, batez ere kalitateari garrantzia emanda, eta ideia hau zabalduaz, errealitate bihurtu den hasierako apostu honetara iritsi gara.

Denda zuk bakarrik kudeatzen duzu edo laguntzarik duzu?

-Dendan ni bakarrik nabil, lagun-tza puntual batzuekin. Baina denda irekitzerako orduan obrarekin eta tramite burokratikoekin lagunen, oso lagun onen, laguntza izan nuen. Adibidez, dendako apalak aitarekin egin nituen. Behin enpresa irekita, orokorrean ni nabil.

Hilabete gutxi barru bi urte beteko dira denda zabaldu zenuenetik. Zein izan da negozioaren bilakaera denbora honetan?

-Hasierak ekonomikoki gogorrak dira. Ingresuak txikiak dira baina gastuak oso handiak dira eta gastu finko asko ere badaude. Baina bilakaera positiboa da. Pixkanaka-pixkanaka mantentzen ari naiz eta beti goruntz joan da. Nik urte guzti hau utzi nahi dut erabakitzeko zer egin, denda itxi ala ez. Baina nik uste dut aurrera jotzeko arazorik ez dudala izango.

Erakundeengandik zein laguntzak jaso dituzu denda zabaltzerako orduan?

-Hasteko Oarsoaldea garapen agen-tziak aholkularitza eman zidan, bere denbora eta ezagutzak eskainiaz dohainik eta han bertan bideragarritasun plana osatzeko aukera emanaz. Gainera Gipuzkoako Foru Aldunditik laguntza jaso dut, enpresei buruz antolatzen dituzten tailerren bidez. Hezitzaileak eta albaitari ezagunek ere lagundu naute, bere esperientziak gure negozioan ekarpen handia izan dute. Bestalde, Errenteriako Udalak, Ekitera eta Ekiteko programen bidez, Oarsoaldea garapen agentziak kudeatzen dituenak, diru laguntza eman zidan obra egiteko eta denda Kaxko Historikoan zabaltzeagatik. Eta, azkenik, Lanbideko laguntzak ere izan ditut.

Zer da zu bezalako enpresengandik desberdintzen zaituena?

-Bereziki kalitatea. Kalitatea da gure apustua, bai pentsu lehorrean bai hezean ere, naturala izatea azpimarratzen dugu. Azken finean, maskotak orain jaten duena etorkizunean edukiko duen garapenaren oinarria da. Janariaz gain, osagarrien materialen kalitateari ematen diogu garrantzia ere. Bestalde bezeroekiko gertutasuna eskaintzen dugu. Gure bezeroek zuzenean galdetu dezakete eta horrek behar duten lasaitasuna ematen die. Gertutasun hau bai dendara etorriaz, telefonoz (605 765 214) edota sare sozialetan idatziaz (Facebook eta WhatsApp) jasotzen dute. Azkenik, etxera eramateko zerbitzu bat eskaintzen dugu Bidasoaldean, Buruntzaldean, Donostian eta Oarsoaldean, erosketak etxetik egiteko aukera emanez gure bezeroak etxetik mugitu gabe.

Non eta nola ikusten duzu zure burua hemendik bost urtetara?

-Leku berdinean, Erdiko kaleko dendan, bezeroei arreta zuzena eta gertukoa eskainiaz. Baina hori bai, haratago joan behar dugu, agian beste lokal txiki batean inbertitu behar dugu, enpresaren tamaina geroz eta handiagoa baita eta era berean, hau txikia geratzen ari zaigu. Baina hauek beste kontu batzuk dira eta hobe da oinak lurrean izatea, pauso txikiak eman eta bidean pixkanaka aurrera egin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902