Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
goierri

Herritarrek dute Errebotearen etorkizunaren giltza

Segurako herri erdian zegoen kokatuta errebote eraikuntza, baina 2015. urtean botatzea erabaki zuten. orain, proiektu berri bat zehaztea dute helburu

M. Aranbururen erreportaje eta argazkia - Domingo, 9 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:15h

Eñaut Telleria Segurako alkatea Errebote eraikina zegoen lekuan bertan.

Eñaut Telleria Segurako alkatea Errebote eraikina zegoen lekuan bertan.

Galería Noticia

Eñaut Telleria Segurako alkatea Errebote eraikina zegoen lekuan bertan.

José Ignacio Linazasoro arkitektoak 1982. urtean eraiki zuen Errebote eraikina Seguran, egun herriko plaza dagoen parean. Nahiz eta ez zituen urte asko, azken urteetan ez zuen erabilera handirik (komun publikoak, postetxea eta herriko elkarte batzuen biltegiak zeuden) eta nahiko zaharkituta zegoela azaldu du Eñaut Telleria Segurako alkateak. Horregatik, 2015eko martxoan eraikina bota egin zuten. “Prozesu luzea izan da”, azaldu du Telleriak.

Duela hiru urte inguru herritarrek kezka azaldu zuten eraikinaren erabilera ezagatik eta zuen kokapen “estrategikoagatik”. Orduan hasi zen nolako herria izan nahi zuten erabakitzeko prozesua. 2014. urtean galdeketa egin zuten herritarrak eraikuntza eraberritu edo botatzearen alde agertzen ziren jakiteko. “Parte hartzea handia izan zen. 519 pertsonak bozkatu zuten eta %92a eraikina botatzearen alde agertu zen”, dio Telleriak.

Eraikina botatzeko baimenak lor-tzeko bidea ez da motza izan. Eusko Jaurlaritzak eraikinaren inguruko argibide batzuk zituen eta horietan agertzen zen eraikina handitu edo eraberritu egin zitekeela, baina ez bota. Horregatik, Udaletik eskaera hasi zuten eta ondoren Aldundiaren baimena ere behar izan dute. Urte eta erdi inguru luzatu zen prozesua, baina azkenean, ez dago eraikinaren arrastorik. “Lehenengo fasea eraikina botatzearekin amaitu da eta orain bigarrenari ekingo diogu”, agertu du alkateak. Eraikina zegoen lekuan eremu handi eta zabal bat geratu da eta hori nolakoa izatea nahi duten erabaki beharko dute segurarrek. Eraikina, baina, ez da leku isolatu moduan hartu behar. Izan ere, parean ditu herriko plaza, eta inguruan arboladia eta frontoi zaharra. “Lau elementu horiek bakarra izango balira bezala ulertu behar da. Hau da, “koherentzia izan beharko du proiektuak inguruarekin”.

herriaren ahotsaParte-hartzea eta herritarren hitza giltzarri izan dira prozesuan. Kontsultan herritarrek haien iritzia emateko aukera izan zuten, baina ordutik ere izan dute haien ahotsa entzunarazteko tartea. Galdeketaren ostean, batzorde bat osatu zuten erabakitzeko zer eta nola egin. “Herritarrak dira protagonista batzordean. Udalak ere beste eragile bat bezala parte hartzen du”. Eragileekin bilerak egin dituzte eta horien emaitza dozenaka proposamen eta asmo izan dira. “Ideien zerrenda ida-tzia izan ostean, bi aukera genituen: batetik, lehiaketa bat egitea, edo bestetik, lantegi baten bidez lantzea”, nabarmendu du Telleriak. Eta bigarren aukera izan da hautatua. Horrela, apirilaren 17ko astean 21 pertsona izango dira Seguran, hutsik geratu den eremuan zer egin pentsatzeko. Astea jardunaldi moduan antolatuko dela azaldu du alkateak, eta saio horietan arkitekto eta paisajistak ere parte hartuko dutela. “Garrantzitsua da hona etortzen diren pertsonak tokian bertan egotea, ezagutzea eta ikustea zein erabilera ematen diogun. Helburua, astea amaitzerakoan proiektu bat eskuartean izatea da, eta ondoren erabaki beharko dira zein pauso eman behar ditugun”. 21 lagunak goizetan elkartuko dira lanean ari-tzeko eta ideiak zehazteko. Arratsaldean, berriz, hitzaldiak eta tertuliak egongo dira, herritarrentzako ere baliagarriak izango direnak. Esaterako, eraikinaren historiaren inguruko datuak emango dira.

Nahiz eta oraindik amaierako proiektua nolakoa izango den jakitea ezinezkoa den, herritarren hainbat ekarpen berdinak izan dira;hala nola, estalpea izatea, inguruko trafikoa itxi eta plaza eta Errebotea peatonalak egitea, azpian zuloa egin eta antzoki modukoa bat sortzea edo almazenak jartzea. Ideiak besterik ez dira oraingoz eta azken erabakia falta da, baina herritarren nahia proiektuan islatuta ikusiko dela baieztatu du Telleriak. Prozesua “luzea” izango dela aurreikusten du, baina pauso batzuk aurten ematekoak direla ere aurreratu du. “Trafikoaren antolaketa aldatu nahi dugu. Orain, autobusak herrigunetik pasatzen dira, baina bestelako bide batzuk lantzen ari gara. Espero dugu aurten auto eta autobusak ez ikustea herri erditik igarotzen, jende asko ibiltzen den eremua baita”.

haurrak, partaideHerri kontsulta egin zutenean ere haurrek parte hartu zuten eta horrez gain, prozesu osoan zehar Herri Eskolako ikasleak partaide izan dira . “Ideia interesgarriak azaltzen dituzte haurrek. Esaterako, batek azaldu zuen tunela egin beharko zela plaza eta Errebotearen parean. Hori egitea nahiko zaila ikusten dugu, baina funtsean, leku horretan trafikorik ez zuela nahi agertu zuen haurrak”. Hasieratik herriko gazten iritzia kontuan hartu nahi izan dute “partaidetzaren filosofia” txikitatik izan dezaten. “Orain haien iri-tzia kontuan hartzen dela ikusten badute, aurrerantzean ere hala egiten jarraituko dute. Etorkizunera begira jarritako hazi bat da”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902