Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Liburuaren hilabetea ospatzeari ekin dio Mutrikuk

Irakurgailua, tablet bat eta liburu sortak zozkatuko dituzte liburuak maileguan hartzen dituztenen artean

Domingo, 9 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:15h

mutriku- Hilaren 23an Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzen dela eta, Mutrikuko Udal Liburutegiak Liburuaren hilabetea antolatu du apirilerako, mota ezberdineko ekintzekin.

Hasteko, liburutegiak liburu irakurgailu bat, tablet bat eta bi liburu sorta zozkatuko ditu apirilean zehar liburuak maileguan eramaten dituzten erabiltzaileen artean.

Liburu sortak 0-8 eta 8-12 urte bitarteko erabiltzaileen artean zozkatuko dira, tableta 12-25 urte bitartekoen artean eta irakurgailua 25 urtetik gorakoen artean.

Egitarauak hilaren 25ean jarraituko du, Amaia Puin kontalariak Zabielen eskainiko dituen bi saioekin (17.00etan 3-5 urtekoen-tzat eta 17.45ean 6-8 urtekoentzat).

Bestalde, merkatu txikia egingo da hilaren 27 eta 28an liburutegiko sarreran (10.00etatik 13.00etara eta 17.00etatik 20.00etara). Bertan, nahi duenak “jendeak emandako liburuak eta liburutegian sobran daudenak eskuragarri izango ditu, doanik”.

Amaitzeko, Ramon Saizarbitoria idazlearekin solasaldia egongo da liburutegian hilaren 29an (12.00etan). Amaitzerakoan, Ziriako Andonegi ipuin lehiaketaren sariak banatuko dituzte. - J.L.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902