Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Gezur hezurretik

Egiak zenbakietan

Aitzol Elizaran - Domingo, 9 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:15h

zientifikotasunaren izenean, zenbakiak agertzen diren dokumentu oro egiazko bihurtzen da. Horren adibide dira, adibidez, estatistikak, zerrendak edo eta datu hutsen argitaratzeak, eta hauek asimilatzeko prozesu errazak.

Gauzak ongi ulertzeko jendarteak zerrendak behar ditu. Aktore ezagunenen artean zeinek diru gehiago irabazi jakiteak ez digu bizitza aldatuko, ziur aski ez gara bat etorriko ranking horrek dioenarekin, baina sinple eta laburki azaldu zaigu taulatxo batean erakutsi nahi zigutena, alegia, hurrengo pelikula sortan zein aktore agertuko diren. Nork egiazta lezake, baina, zerrenda horren egilearen egiazkotasuna? Ezin al dituzte konpainia batek baino gehiagok zerrendak haien interesen alde erabili? Jar dezagun kasu, nik telefono mugikorrak saltzen ditudala, eta Top Ten bat sortzen dut, non lehenengo hamarren artean, nire bi produktu kokatzen ditudan. Nahi edo ez, hori ikusten duenak nire produktuaren aldeko ikuspuntua garatuko du, mesede egingo diot nire irudiari.

Zerrenda hauen argitaratzeak edo beste edozein datu sortarenak, berdin zait, helburu zehatz batekin egiten dira;zerbaiti prestigioa ematea edo kentzea, zerbait famatzea alegia, edo kontrakoa lortzea. Alde batera utzia daukagu norberaren ikuspegi kritikoa horrelako kasuen aurrean. Datuak etengabe eskaintzen dizkigute, baina batzuetan irakurketa par-tzialegiak ematen zaizkigu eta pozoia gorde dezakete barruan, zifren zientifikotasunak egia osoaren izenean hitz egingo balu bezala. Hori ez da horrela, manipulatzeko errazegiak gara. Ez dakit zein gobernu karguk X diru irabazten duela esan, eta eskuak burura eramaten ditugu adibidez, edo, prestigioa galdua duen sektore hau alde batera utzita, herriko festetan xahu-tzen den diruak denoi ematen digu begira, baina xeheago ikusita, hainbat eta hainbat zentzuzko gastutzat hartuko genituzke, batez ere gardentasun printza batzuk ikusten hasi garenetik. Baina errazagoa da, eta tamalez ohikoagoa, norbaiten ospea kakaztea lehenengo kolpean, aferak sakonago aztertzea baino.

Berdin nahasten dizkigute burua estatistikek, ukaezinak diruditen zenbaki batzuk gizarteratuz. Esan lezake estatistikak Euskal Herrian bakoitzak bataz beste auto bat duela, baina baten batek bi baldin baditu, nahitaez beste norbaitek ez du batere izango, eta autobusa hartu behar, nahiz eta zenbakien arabera, auto bat dagokion. Erraz sor dezakete zenbakiek eskandalua gure artean, batez ere soldata kontuak edo migrazio-estatistikak azaleratzean, baina datu horiek nondik datozen jakin beharko genuke, eta batez ere, nora doazen.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902