Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Ziritik

Bidean

Xabier. Euzkitze - Domingo, 9 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Batzuek bizitza erdia baino gehiago daramate lekua aurkitu nahirik. Artaldeak larre maldatsuetara eraman izan ditu. Bazen bazka, nahi beste, baina sekula ez zuten txoko erosorik aurkitu. Artzainaren izenik ez zuten sekula aipatu ere egiten, baina bazekiten noren aginduei egin behar zieten men, artaldetik ohildu ez zitzan. Egiari zor, sekula ez dute sentitu maite izan dituenik. Are hotzago eta oldarkorrago hartzen zituen beste artzainen batek makila mehatxurako eta bortxarako erabiltzen zuela salatzean edo, hark kolpatuekiko elkartasunez, auzo-larreetaraino ihes egin eta ahal bezain ozen balaka egiten zutenean. Gero eurenera itzuli behar berriz, belarriak makur.

Ideologiakideak baino, herri-ikuskera ber-tsukoak baino, haietako batzuen indarkeriak kolpaturikoak gertuago sentitu izan dituzte batzuek. Distantziakidetasunaren makurrak kutsatzeko arriskuaz ohartarazten zuten elkar, baina azkenean berariaz bilatu beharrekotzat jo dute. Bortxa eta bidegabekeria orotatik distantzia berera egoten ahalegindu dira. Antipodetan. Ez da beti erraza izan. Egotea bai agian, aritzea ez. Inkomunikazioa baitzekarren, baita izua ere. Halere, salatu beharreko iruditu izan zaiena salatu dute, eta babestu beharrekoak babesten saiatu. Baina beti begitanzio bera izan dute: denean lekuz kanpo nago.

Batzuek, bat-batean, sekula militar izan gabe, “gizarte zibil” direla ikusi dute, eta militar izatetik zibil izateko urratsa eman berri dutenei babes eman behar ziotela pentsatu, baina ongi jakinik inork ospatzekotan haien pean egon direnek ospatu behar zutela, ez haien izua eta herioa eragin dutenek.

Batzuek, zernahi eginik eta nonahi egonik ere, ia inoiz ez dute jakiten zein den beren lekua baina, halere, senak agintzen diren lekura abiatzen dira. Eta bazterra jotzen badute ere, bidean dira.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902