Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Hitzarmena berritu dute LazkaOn-ek eta Udalak

Herriko ekonomia sustatzea du helburu Lazkaoko Udalaren eta merkari elkartearen akordioak

Sábado, 8 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Udaleko ordezkari eta LazkaOn elkarteko kideak, sinatzen.

Galería Noticia

Udaleko ordezkari eta LazkaOn elkarteko kideak, sinatzen.

lazkao- Lazkaoko Udalak eta Lazkaon merkataritza elkarteak aurtengo ekintzen plangintza zehaztu dute, eta iazko bidetik jarraituz, aurten ere elkarlanean aritzeko lankidetza hitzarmena berritu dute aste honetan. Elkarlan horretatik sortutako ekintzek iaz “oso harrera ona” izan zutela nabarmendu zuten ekitaldian, eta herritarrek eta merkatariek balorazio oso ona egin dutela ere agertu zuten. Hala, aurten ere herriko merkataritza sustatzen eta indartzen jarraitzeko asmoarekin berritu dute hitzarmena.

“Lazkaoko Udalaren helburu nagusietako bat herriko ekonomia sustatzea da”, nabarmendu zuten guztiek. Dendek eta zerbitzuek udalerriaren garapenean duten garran-tzia kontuan hartuta, merkataritza eta zerbitzuen alorrean bi aldeen elkarlana bultzatu nahi du Lazkaoko Udalak. Ekonomia jarduera sustatzeaz gain, merkataritza dagoen tokian bizia dagoela kontuan izanik, harreman honen bidez herria giro-tzea ere bada helburua. Lazkao herri lasaia izan arren, bizi askokoa da, eta azken aldian agerian geratzen ari da hori antolatzen dituzten ekintza guztiekin.

Herrian kontsumitzeak herriari berari bizia emateaz gain, bertako herritarren lanpostuei ere onura egiten die, eta hori bultzatu behar dela uste dute Udaleko eta merkataritza elkarteko kideek. Besteak beste, orain gutxi jarri zuten abian bonu txartelen kanpaina, herriko komertzioetan erosketak egitea bultzatzearen alde. Aurrera begira egingo dituzten ekintzen inguruan ere eman zituzten argibideak, eta adibidez, ondorengo kanpainak lantzea eta egitea jaso-tzen da lankidetza hitzarmen horretan: erosketa bonuak, Aisiaz gozatu Lazkaon eta Gabonetako erakusleiho lehiaketa. - M.A.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902