Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

San Juan jaiak prestatzen hasi dira andoaindarrak

Egitaraurako proposamenak, txupinazoa nork botako duen eta kartel lehiaketarako lanak aukezteko epea zabalik dago

Sábado, 8 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Andoain- Andoaindarrak hasi dira San Juan jaiak prestatzen, aurten ekainaren 23tik 26ra luzatuko direnak. Egitaraua osatzeko eta jaien hasierako txupinazoa nork botako duen erabakitzeko epeak zehaztu dituzte.

Egitaraua osatzeko proposamenak egiteko epea apirilaren 28a arte zabalik dago. Bi modutara aurkeztu daitezke: zuzenean Bastero Kulturgunean edo Udalaren webgunearen bidez bertan dagoen inprimakia betez (www.andoain.eus). Proposamena ondo zehaztuta egin behar da, hau da, taldea, arduraduna, ekintzaren eguna, ordua, lekua, aurrekontua, azpiegitura, beharrak... garaiz zehaztuta.

Txupinazoa nork botako duen erabakitzeko proposamenak aurkezteko epea, berriz, maiatzaren 5ean amaituko da. Proposamenean pertsona edo taldearen merezimenduak ondo arrazoituta egotea eskatu dute. Atarian, Basteron eta Kiroldegian jarri diren kutxetan aurkeztuko dira, baita Udalaren webgunearen bidez.

Aurkeztutako proposamen guztiekin prestatuko den zirriborroa ikusteko bigarren bilera maiatzaren 8an izango da, 19.00etan, Urigain Kultura Etxean.

Era berean, jaiak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa ere martxan da. Maiatzaren 9a arte aurkeztu daitezke proposamenak eta baldintzak www.andoain.eus webgunean kontsulta daitezke. - M.S.S.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902