Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Irunen ere, galdeketa helburu 2018rako

300 lagunek erabakitzeko eskubidearen alde sinatutako manifestuaren ildotik, hartu hitza irun elkartea sortu da

Xabier Sagarzazuren erreportajea eta argazkia - Sábado, 8 de Abril de 2017 - Actualizado a las 06:14h

Itziar Gomez, Elena Berazadi, Martxel Telletxea eta Aitor Irastorza, atzoko aurkezpenean.

Galería Noticia

Itziar Gomez, Elena Berazadi, Martxel Telletxea eta Aitor Irastorza, atzoko aurkezpenean.

Duela urtebete eta Gure Esku Dagok egindako deialdiari erantzunez, 300dik gora irundar pertsonalitatek erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarrikapena sinatu eta luzatu zuten. Ordutik hona, lanean aritu da talde bat, atzo bere aurkezpena egin zuen Hartu Hitza Irun elkartea sortzeko.

Elkarte honen helburua, “jatorri, ideia eta sentsibilitate desberdin eta anitzetako irundarrak elkartu, eztabaidarako proposamena luzatu eta 2018an Irunen ere erabaki-tzeko eskubidea gauzatuko duen herri-galdeketa egitea” dela esan zuen atzo elkarte honetako presidente den Elena Berazadik.

Elkarteak bere burua aurkeztu, proiektua gizarteratu, galdera definitu eta 4.000 sinadura biltzea izango ditu erronka

Berazadik berak eta Hartu Hitza Irunen presidenteorde Martxel Telletxeak eta elkarte bereko kide Itziar Gomezek eta Aitor Irastorza, “datorren urtean galdeta hori egitera eraman nahi duen bideko erronkak” azaldu zituzten.

ezagutu eta gizarteratu“Estatuak idatzi, elkartea sortu eta lan taldeak martxan jarri ostean, lehenengo lan nagusia Hartu Hitza Irun eta bere helburuak hiriko eragile, alderdi politiko eta elkarteen aurrean aurkeztea izango da, eta bigarrena, eta funtsezkoa, Irunen ere erabakitzeko eskubidea galdeketan gauzatzea posible dela gizarteratzea, proiektua irundarrei gerturatu eta bertan parte hartu, eztabaidatu eta proposamenak egitera animatzea”, esan zuen Elena Berazadik.

Horiekin batera, “galdeketa horretan egingo den galdera definitzea, galdeketa bera egiteko beharko 4.000 sinadurak biltzea eta nola ez, prozesu demokratiko horren beraren antolaketa eta azpiegitura guztia prestatzea” izango dira helburuak, “ahalik eta irundar gehienen laguntza eta ekarpenekin”.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902