Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa
Zuzendariari gutunak

Azpeitiko Tren Turistikoa

Iñaki Portilla - 2017(e)ko apirilaren 8a, larunbata - 11:23etan eguneratua

Azpeitian, azken urteotan, herria bisitatzen duen gero eta jende gehiago ikusten dugu. Ingelesak, korearrak, alemaniarrak, amerikarrak… edozein unetan gure herrian tokatzen zaizkigu. Orain dela gutxi arte ezinezkoa ematen zuen argazkia da. Aurrera pauso handiak eman dira turismo arloan, gure herriak bi turismo bulego ditu;bata, guztiz berritua Loiolan, eta bestea, orain gutxi jarria Alde Zaharrean. Seguruenez, bi bulegoen lanaren emaitza izango da, baina bide horretan jarraitu behar dugu.

Udalak erronka ongi markatuta dauka, Loiolatik herrira ekarri behar da jendea. Gure taberna, jatetxe eta dendentzako aktibitate ekonomikoa sortuko duen ekimena da hau ere. Bide horretan, elementu ikusgarriak ditugu, Madalena, Alde Zaharra bera, Trenaren Museoa, herriko plaza, kultur eskaintza, gure festak, ingurugiro museoa, Loiolako etorbidea, kirol instalazioak, Igarako errota… gure auzoak eta gure bazter zoragarriak. Azpeitia da Manresarekin batera Inaziotar bidean lidergoa hartzen ari dena, eta ekimen hori ere urte gutxitara garrantzitsua izango dela uste dut, gure inguruan dagoen estrategia indar-tsuenetako bat izanik.

Ildo horretan, Aste Santuan tren turistikoa jartzea txalogarria iruditzen zait, Udala zoriondu nahiko nuke ekimen horregatik. Funtzionatzen badu, tresna oso garrantzitsua izango da Loiola eta erdigunearen arteko konexioa indartzeko. Bisita gidatuekin batera plan ezin hobea bertako eta kanpotik etortzen direnarentzat Azpeitia ezagutuz egun ederra igarotzeko. Ez galdu aukera.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902