Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Zaragueta handitzeari ekainean ekingo diote

Orioko eskolan 9 astetan egingo dira obrak eta aurrekontua ia 470.000 eurokoa izango da

2017(e)ko apirilaren 7a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Orio- Orioko Zaragueta eskola bigarrenez handituko dute eta obrak ekainaren 20an hasiko dira, hain zuzen ere. Obrak esleitzeko pliegu orriak asteazkeneko ez-ohiko udalbatzarrean aho batez onartu ondoren, interesa duten enpresek 15 laneguneko epea izango dute proposamenak aurkezteko, deialdia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Jon Carrera idazkariak udalba-tzarrean azaldu zuenez, lanak Juan Eizmendi eta Ana Saneiro arkitektoek idatzitako proiektuaren arabera egingo dira eta obren exekuzioa 9 astekoa izango dela aurreikusten da. Lanen aurrekontua ia 470.000 eurokoa izango da (zifra zehatza 469.718,84 eurokoa da) eta aurreikuspenen arabera, lanak ekainaren 20tik abuztuaren 31 bitartera luzatuko dira.

Bestalde, Antilla hondartzako eraikinean ostalaritza zerbitzuak emateko plieguak ere aho batez onartu ziren, eta horren arabera, 10 urteko kontratua izango dute esleipendunek.

Gai-ordenetik kanpo zegoen arren, Orain taldeko Miriam Uranga zinegotziak bere kargua utzi zuen: “Lanean kargu handia duen postu berri bat eskaini didate eta ezinezkoa egiten zait nire egoera laborala eta zinegotzi lanak ezkontzea. Sei urte hauek oso interesgarriak izan dira eta oso aberasgarria izan da. Urte hauetan momentu onak eta txarrak egon dira, baina azkenean txarrak ahaztu egiten dira eta onekin gelditzen gara”. Eskerrak ematen eta Orain taldearen izenean lanean jarraituko duela esaten amaitu zituen bere adierazpenak. - A.R.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902