Diario de GipuzkoaDiario de Noticias de Gipuzkoa. Noticias de última hora locales, nacionales, e internacionales.

Saltar al Contenido

Períodico de Diario de Noticias de Gipuzkoa

Ikasleek berreskuratutako txanela ikusgai, Oxforden

Gazte zumaiarrek egindako lana ikusi ahal izango da gaurtik hilaren 17a arte

Ane Roteta - 2017(e)ko apirilaren 7a, ostirala - 06:12etan eguneratua

Institutuko ikasleak, irakasleak eta Beduola elkarteko ordezkaria, botaduraren egunean.

Institutuko ikasleak, irakasleak eta Beduola elkarteko ordezkaria, botaduraren egunean. (n.g.)

Galería Noticia

Institutuko ikasleak, irakasleak eta Beduola elkarteko ordezkaria, botaduraren egunean.

Zumaia- Zumaiako Bedua Txiki baserrian 40 urte luzez guztiz ahaztuta zegoen txanela zaharberritu dute Zumaiako Institutuko ikasleek, Beduola elkartearekin elkarlanean, eta joan den ostiralean festa handi batekin ontzia berriro ere uretara itzuli ondoren, gazteek egindako lan handia ikusgai egongo da gaurtik hilaren 17a bitartean Alondegiko Oxford aretoan.

“Arranplatik Beduara bueltan eraman genuen ontzia pasa den ostiralean eta egia esan oso esperientzia polita izan da. Jendea oso pozik dago eta ikasleak ere oso gustura eta harro daude. Botaduraren egunean, gainera, jabea ere han izan zen eta oso pozik geratu zen emaitzarekin;izan ere, ontziak berez zituenak baino kalitate hobeko egurrak jarri dizkiogu”, azaltzen du Antton Garikanok, institutuko zuzendariak. Hala, txanelaz gain, angula arrantzan erabiltzen diren hainbat tresnen bilduma jarriko dute erakusketan eta panel batean errestaurazio prozesua nolakoa izan den ere azalduko dute.

Bestalde, zuzendariak aditzera eman duenez, Eusko Jaurlaritzaren Kultura Ondarea Sarian parte hartuko dute ikasleek, txanelarekin egindako lanaren prozesua azaltzen duen ikus-entzunezko bat “modu dibertigarri eta ludiko batean azalduz”.

Esan bezala, hilaren 17a bitartean egongo da ikusgai zaharberritutako txanela, baina horretaz gain, Itsasoko argia: azkeneko farozainen historia erakusketa ere izango da ikusgai, kasu honetan apirilaren 24a arte eta sarrera doakoa izango da. Egunero egongo da zabalik 18.00etatik 20.00etara, eta asteburu eta jaiegunetan, berriz, 12.30etik 14.00etara eta 18.00etatik 20.00etara. Eta erakusketa aprobetxatuz, Luz de mar: la historia de los últimos farerosdokumentala proiektatuko da hilaren 19an, 19.00etan, eta horren ondoren solasaldi bat egingo da Euskadiko Itsasargien Lagunak Kultur Elkarteko kideekin.


COMENTARIOS:Condiciones de uso

  • No están permitidos los comentarios no acordes a la temática o que atenten contra el derecho al honor e intimidad de terceros, puedan resultar injuriosos, calumniadores, infrinjan cualquier normativa o derecho de terceros.
  • El usuario es el único responsable de sus comentarios.
  • Noticias de Gipuzkoa se reserva el derecho a eliminarlos.
  • Avda. Tolosa 23 20018 Donostia
  • Tel 943 319 200 Fax Administración 943 223 900 Fax Redacción 943 223 902